Podcasta

Kaixo Mundua lehiaketaren lehen edizioa egin du PuntuEUS Fundazioak. DBH, BATXI eta Lanbide Heziketako ikasleek webguneak garatu dituzte eta epaimahai profesional batek epaitu ditu. Sari banaketarik ezin izan da egin, baina irabazleekin amaitu dugu denboraldia.

ALBISTEAK

BideojokoakGizarte digitalaIrratia

Saio honetan Emoki elkarteko Jone Zalduegi Urresti izan dugu, urriaren 12an Azkuna Zentroan izan diren jokoteknia jardunaldiei buruz mintzatzen. Beraiek, bideojokoetan nabarmentzen diren genero esterotipoak landu dituzte jardunaldietan, beste gai batzuen artean. Jardunaldiez gain, elkartearen helburu eta jarduerei buruz ere hitz egin digu eta hiru ardatzen inguruan lan egiten dutela

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Gaurkoan, burujabetza teknologikoari buruz hitz egiten hasi gara Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez wikilariekin. Kontzeptu honen adibide batzuen inguruan jardun ondoren, aurtengo dituzten proiektu batzuk azaldu dizkigute: hezkuntza proiektuak, wikipedia ikastaroak, tokiko hedabideen informazio bilketa…

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetIrratia

Gure egunerokotasunean teknologiek zernolako kontrola gauzatu dezaketen adierazi digu Lorea Argaratek adibide praktiko baten bitartez. Horrez gain, sare sozialek gure datuak kontrolatzeko modu desberdinei buruz ere hitz egin dugu. Sare sozialetan gezurrak esateak ez dauka zigorrik. Nola jakingo dugu zer den egia eta zer gezurra?

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetIrratiaMarketin digitala

Lorea Arakistainek ogiaren prezioaren inguruan idatziriko artikulua ekarri digu Manex Garaiok gaurkoan eta prezio dinamikoen inguruan jardun zaigu. Hegaldien prezioak aldakorrak izatea normaltzat ikusten dugu, baina zer irudituko litzaiguke gure gustu eta beharren arabera egunero erosten ditugun produktuek prezio aldakorrak izango balituzkete? Adibidez, ogiak?

Irakurri Gehiago
EuskaraGizarte digitalaHezkuntzaInternetIrratia

Burujabetza teknologikoa, zergatik eta zertarako. Gai honetan jarri nahi du fokua Euskarabildua jardunaldiak aurten. “Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da” lelopean, urriak 24an Donostiako San Telmo museoan izango da eta antolatzaileetako bat, Eli Pombo, xehetasun batzuk azaltzera etorri zaigu. Beste gauza batzuen artean, burujabetza teknologikoaren kontzientzia hartzearen eta

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Geroz eta argazki hobeak ateratzen dituen mugikorrek kenduko al diote lanpostua argazkilariei? Noski ezetz!  Bai, gure sakeleko mugikorrek geroz eta pixel gehiago dituzte, eta bai, ateratzen ditugun argazkiei geroz eta edizio gehiago eman ahal diegu, modu erraz batean eta doako aplikazioak erabilita. Baina ez, ezingo dugu inoiz argazkilari batek lor

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetIrratia

Lorea Argaratek sarean gure datu pertsonalekin gertatzen denaren inguruan zenbait puntu interesgarri jarri dizkigu mahai gainean. Aplikazio bat deskargatzen dugunean eta baldintza guztiak onartzen ditugunean gertatzen dena azaldu du eta baita gure datuek zenbat balio duten ere. Horrez gain, gure datuak lortzeko erabiltzen diren tresna eta bideen inguruan ere hitz

Irakurri Gehiago
BideojokoakGizarte digitalaInternet

Saio honetan, bideojokoen inguruan mintzatu gara. Dirudienez, bideojokoei buruz ez dago ia edukirik euskaraz eta bideojoko zaleak animatu ditugu beraien zaletasunari buruz zerbait idatz dezaten. Horrez gain, Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalezek “Egunean behin” jokuari buruzko informazioa eman digute.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Lehendabizi, ransomware-a zer den ikusiko dugu: ransomware-a (ransom ingeleseko, «erreskate», eta ware, softwarearen laburketa), Industria Berria Hiztegiaren arabera, informatikako programa kaltegarri bat da, zibergaizkileak infektatutako ekipamenduaren kontrola izatea ahalbidetzen duena eta, horrela, artxibo zehatz batzuk irakurtezin mantentzen ditu pasahitz egokia sartu arte. “Bahiketa” bukatu dadin, diru-kantitate jakin bat eskatzen zaio

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetMarketin digitala

Manex Garaiok Joxe Rojasek facebooken inguruan idatziriko artikuluaren inguruan hitz egin digu gaurkoan. Facebookek hedabide eta enpresekin duen harremanren inguruan hausnartzera eraman gaitu. Sare sozial hau publizitatea egiteko tresna bat izan daiteke, baina Facebook bera ere enpresa multinazional bat dela ahazten dugu askotan. Hedabideek beraien edukiak Facebooken argitaratzen dituztenean, nork

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Jendetzaren artean ahotsa goratuz, galdera luzatu zuen Wilhelm Von Osten-ek: gaur, hilak zortzi, asteartea bada, ze egun izango da datorren ostirala? Adi-adi zen publikoak inguraturik, oinarekin lurra kolpatzen hasi zen Hans: bat, bi, hiru, lau… eta hamaikagarren kolpean geratu zen. 8a asteartea izanik, ostiralak 11 behar baitzuen izan. Txundituta geratu

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Gaurkoan Diana Franco izan dugu Haritu Laborategiaren proiektua zertan datzan azaltzen. Azkuna Zentroan irailetik abendura egongo den kultura digitala eta teknologiako laborategi berriaren programaren nondik norakoen inguruan hitz egin digu. Laborategi honetan ongi etorriak izango da ikasteko, jolasteko eta dibertitzeko gogoa duen pertsona oro. Lau bloke desberdinetan banatzen da eta

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaHezkuntzaInternetIrratia

Saio honetan Lorea Argaratek umeak eta interneti buruzko datu adierazgarri batzuk ekarri dizkigu. Alde batetik, gurasoek sarean egiten duten umeen gehiegizko erakusketa edo oversharing-ari buruz hitz egin dugu. Bestalde, gaur egungo ume eta nerabeen artean pornografia edukitzen ari den eraginari buruz ere mintzatu gara.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Historian zehar informatika munduan emakumeek jokatu dituzten paper garrantzitsuei buruz hitz egin digute gaur Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalezek. Beste kasu batzuen artean, Apolo 11ren ilargira iristeko misioaren kodetze-lana emakume baten eskuetan egon zela azaldu dirute.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

.EUS domeinua martxan jarri zenean, erabiltzaileen kezka nagusia posizionamenduarekin lotuta zegoen, webgune bat bilatzaileen emaitzetan lehen posizioan agertzearen artearekin, alegia. Hasierako zalantzen ondoren, erabiltzaileek barneratu zuten posizionamendua lotuago dagoela webgunearen ezaugarri/egiturarekin (egoeraren arabera domeinu jakin bat hartzea posizionamendurako onuragarriagoa izan arren), aukeratutako domeinuarekin baino, izan .EUS, .com, edo dena delako.

Irakurri Gehiago
EuskaraGizarte digitalaInternetMarketin digitala

Gaurkoan Euskal Private Market Place proiektuaren inguruan hitz egin dugu Ibon Mujika eta Iraitz Elgezabalekin. Eusko Jaurlaritzaren, Eitb-ren eta Tokikom-en artean sortu duten proiektu honek publizitate programatikoa euskaraz gauzatzea ahalbidetu nahi du. Azpiegitura berri honek orain arte itxita zeuden ateak irekitzen ditu euskarazko komunikabide digitaletan publizitatea askoz ere modu erraz

Irakurri Gehiago
BideojokoakGizarte digitalaIrratiaJokoak

Bideojokoen ekoizpenenari buruz hitz egin dugu Ibai Aizpurua Arakamarekin. Berak, Tabakalerako liburutegian bideojokoak nola egin irakasten du. Bideojoko bat sortzeko prozesua ezagutu dugu eta baita tresna eta baliabideak ere. Honez gain, prozesu osoan programatzaileek duten garrantzia nabarmendu du gaurko gonbidatuak.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetIrratia

Informatikaria eta aktibista ekologista izan zen Gladys del Estali buruz hitz egiten hasi eta iraganera bidaiatu dugu Manex Garaioren eskutik duela 50 urteko informatikarien lana nolakoa zen entzunez, eta #retroinformatika zer den ezagutuz.

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus