Lorea Argarate, Xabi Unanue eta Ainhoa Marzol, denboraldi honetako kolaboratzaileekin bukatu dugu azken saioa. Hirurak ala hirurak ingurune digitaleko aditu zein arituak dira. Jolasteko, ikasteko eta elkar ezagutzeko espazio gisa definitu dute kolaboratzaileek Sarean.
Lorea Argaratek hezkuntza, kultura eta berrikuntza uztartu ditu urte guzti hauetan. Ainhoa Marzolek ingurune digitaleko albiste zein bitxikeriaz josi ditu gure uhinak eta Xabi Unanuek kontzeptu teknologiko konplexuen azalpenez hornitu gaitu.
Horrez gain, sare sozialen erabileraz eta hauen bilakaeraz ere jardun dute. Gaur egungo eta etorkizuneko teknologia ere izan dute mintzagai. Bukatzeko, Internetek izan dezakeen bilakaerak sortzen dizkieten beldurrak plazaratu dizkigute.