KOLABORATZAILEAK
Josu Waliño
Norbaitek esan zidan nire Twitterreko profilean jaso nuela nire curriculumaren laburpen onena: “Informatikaria formazioz, kudeatzailea ofizioz eta idazlea afizioz”. Nire jardun profesionala beti egon da euskara eta berrikuntzarekin lotuta EHUn informatika ikasketak amaitu nituenetik: Elhuyar Fundazioan Berrikuntza eta Proiektu zuzendari, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresaren sortzaile eta Langune bezalako lankidetza proiektuak sustatu ditut. Bitartean, tarteren bat aurkitu dut haur eta helduentzat liburuak idatzi eta argitaratzeko.
Orain hiru arloak nire egunerokoan bateratzeko aukera izan dut, euskal hizkuntza eta kulturaren Interneteko domeinua kudeatuz.
Dabid Martinez
Dabid naiz, informatikaria ofizioz eta software librearen maitale aktiboa konbentzimenduz. Urteak daramatzat software eta kultura askearen aldeko ekintzetan murgilduta, hori dela eta, blog zein hedabide desberdinen kolaboratzailea izan naiz. Seguruenik, sare sozialetan ni aurkitzea ez zaizue zaila suertatuko, beraz, aurkitzean agurtu nazazue :-)
Joxe Rojas
Kazetaria izan nahi nuen eta bulegari lanetan bukatu dut. Egunez, komunikazio eta IKT arduraduna naiz TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunean. Lanetik kanpo, nire blogean topatuko nauzu, Teknopataren Txokoan, edo bestela Mastodonen, batez ere teknologia eta trepetatxoez hizketan. Bai: neu ere nire frikiak bizi nau!
Lorea Arakistain Aizpiri
Eibartarra naiz eta komunikazioan ari naiz institutu sasoian ...eta kitto! astekarian hasi nintzenetik. Ondoren, kazetaritza ikasi eta trintxeraren alde biak ezagutu eta maite izan ditut. Gaur egun, afizioez egin dut ofizio: komunikazioa, internet eta euskara. Horiekin eta horientzat egiten dut lan PuntuEUS Fundazioan.
Ez dut off-line eta on-line banaketan sinisten.
Xabier Arrieta
Xabier Arrieta Goiri,
informatika eta euskalgintzan aritua naiz baina honek ez du esan nahi aditua naizenik.
Deustuko Unibertsitatean atera nuen Informatika lizentziatura.
UPV/EHUko Gerente ordea izan naiz, IKT arloan 2004tik 2011 arte, ondoren IZENPEren Zuzendari nagusia izan nintzen eta 2015etik Eusko Jaurlaritzako Informatika eta komunikazioetako Zuzendaria naiz.
Armentia Ikastolako Presidentea izan nintzen 8 urtetan, Ikastolen Elkartea-Partaideko Presidentea eta gaur egun Euskal Herriko Ikastolen idazkaria.
.EUS elkarte eta Fundazio kide naiz sortu zenetik, Fundazioko diruzaina gaur egun.
Manex Garaio Mendizabal
Urte batzuk dira Donostian bizi naizela bio hau eguneratu ez dudala baina oraindik ere “patatero" bat naiz , geroztik berriz Gasteiztiartu naiz eta. Ingeniaritza Informatikoaren Gradua ikasi nuen Donostiako Informatika Fakultatean eta orain mugikorren garapena ikasten nabil aspaldi bukatu nuen mugikorren garapeneko masterra.
PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz arduratzen naiz: bezeroaren arreta teknikoa, datu-base eta webguneen garapena eta tartean egon daitekeen beste edozertan.
Zaletasunak, urtaroak bezala etorri eta joaten dira, baina bi konstante daude, musika eta kirola. Sareanen baina, domeinuetaz hitz egingo dizuet, beste gai batzuk ere txertatzen joango naizen arren.
PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz arduratzen naiz: bezeroaren arreta teknikoa, datu-base eta webguneen garapena eta tartean egon daitekeen beste edozertan.
Zaletasunak, urtaroak bezala etorri eta joaten dira, baina bi konstante daude, musika eta kirola. Sareanen baina, domeinuetaz hitz egingo dizuet, beste gai batzuk ere txertatzen joango naizen arren.
Game Erauntsia
Zaletasun berdin batek bildu gaituen komunitate bat gara. Bideo jokoak ditugu gustuko eta horien inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak ditugu gustuko. Euskal jokalari taldea gara gu, Game Erauntsia.
Bideo jokoak gustuko dituzula? Zeren zain zaude! Hemen denetarik aurkituko duzu eta gainera euskaraz! Gozatu gure komunitatean parte hartuz eta animatzen bazara zuk ere zure txoko propioa izan dezakezu gure taldean! Zer animatzen?
Joseba Laka
Txikitan ZX Spectrum bat ukitu nuen momentutik informatikan murgilduta. Deustuko Unibertsitatean atera nuen Informatika lizentziatura eta ordutik etengabe gauza berriak ikasten, batzuk ikasketa tituluak babestuta eta gehienak proiektuak garatuz.
Hamar urte egin nituen enpresa multinazional batetan, munduko toki askotan lan eginez eta kultura desberdinak gozatuz (gora Zipango ta Zipangotarrak!). Orain hamar urte Tecnalian sartu nintzen eta gaur egun IKT Dibisioko zuzendaria naiz, ni baino askoz azkarragoa dan ikertzaile, garatzaile eta friki talde jator batetan murgilduta.
Euskaltzalea, kide ugariko familiako aita eta mendizalea.
Egoitz Lizaso
Euskara eta teknologia zalea, baina ez aditua. Txirrindularitzaren inguruan bi esparru hauek uztartzen gabiltza Tropela.eus proiektuan XXI. mendeko lehen hamarkadatik hasita. Ogibidea, ordea, tren-industrian dut. Horrenbesetez, gurpil gainean aipatutako alorren artean bidaiatzen ibiltzen naizela esan liteke ;-)
Unai Bilbao
Telekomunikazio ingeniaria, Tecnun (Nafarroako Unibertsitatea).
AKTING Ingeniaritzako sustatzaile eta sortzaileetako bat da, aplikazioen garapen, sinkronizazio eta intergrazio taldearen arduraduna da, eta aplikazioen sorkuntzan 10 urtetik gorako esperientzia dauka. AKTING-ek bere sorreratik 100 aplikaziotik gora garatu ditu dagoeneko eta aplikazio eta hardware ezberdinen arteko sinkronizazio eta integrazioa bideratzen duten hainbat proiektu burutu ditu.
Edurne Larraza
Informatika irakaslea naiz, baina lan hori unibertsitatean egiten dudanez, ikerketari ere denbora eskaini behar diot. Eta zein eremu hobeagorik, irakaskuntza bera baino?
Tesia 2014an amaitu nuen konputagailuen arkitektura eremuan, sarrera/irteera azpisistema ikasleek nola ulertzen duten aztertuz. Orain behera egin dut jauzi eta lehen eta bigarren hezkuntzan informatikaren irakaskuntzak izan dezakeen eragina aztertu nahi dut
Lorea Argarate
Bilbon bizi den Telekomunikazio ingeniari kuxkuxero eta TAZEBAEZ-en ekintzailea, non hezkuntza, teknologia berriak, komunikazioa eta berrikuntza alor pararelotzat hartzen diren, beti ondoan dabiltzanak eta gure kasuan elkar ukituz, konbinatuz. Segurutzat hartzen diren gauza guztiak zuinkatzea gustatzen zait, alternatibak eskainiz, eta orain, inkonformistaz inguraturik nagoenez eta ezina ekinez lortzen dugunez, zuei gure abenturak kontatzeko prest! #innpulsory #whynotmates_TZBZ #TAZEBAEZ
Xabier Diaz Silvestre
10 urtez Txantxiku Ikastolan eta Ikastolen Elkartean hezkuntzan eta IKTetan jardun ondoren BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentrora joan nintzen zuzendari. Han Zientzia eta Teknologiaren gizarteratzea zen gure helburua: ezagutzera eman, euren erabilera, metodologia, ondorioen inguruko hausnarketa bultzatu... Hau lortzeko bioteknologia, nanoteknologia, IKTak, eta beste hainbat esparru lantzen genituen bisita dinamizatu eta tailerren bidez.
Egun, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Lankidetza eta Zerbitzuen arduraduna naiz, non aurreko helburuekin jarraitzeaz gain, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresa, entitate eta pertsonen arteko elkarlana eta berrikuntza sustatzen ditugun.
Igor Leturia
Ingeniaria informatikan eta elektronikan eta doktorea hizkuntza-teknologietan. Gaur egun Elhuyarren dihardut lanean, hizkuntza-teknologien sailean, ikertzaile, garatzaile eta hizketa-teknologien lerroaren arduradun gisa. UEUn eta beste erakunde batzuetan ikastaroak eta hitzaldiak eman ditut. Elhuyar aldizkarian Mundu Digitala atala egin dut azken 10 urteetan. e-gorblog blogean informatikari eta nire beste zaletasun handiari buruz (komikiak, alegia) idazten dut.
Xabier Martin
Kaixo, Xabier Martin naiz, iparra.eus webgunearen egilea, Bizkaitarra naiz eta arbasoak iparraldekoak (Nafarroa Beherea). 2013. urtean, euskal telebistan Estatu Batuetan egon ziren euskaldunei buruzko dokumental bat ikusita Euskal Herria utzi zuten hainbat euskaldunen egindako gauzak burura etorri zitzaizkidan, ez bakarrik Amerikara joan zirenak, baizik eta mundu osoan zehar ibili direnei, gure historian zehar: Estatu Batuetara, ego Amerikara, Kanadara,… gure kultura zabaldu dute, haiei eta gaur egongo euskaldunei esker, egun, gero eta ezagunago gara mundu honetan.
Euskal Herria mundu handi honetan txikia da, baina edonora heldu gara, normalean heldu garen lekuetaraino arrastoren bat utzi dugu, ideia hau buruan sartu zitzaidan eta horrexegatik iparra webgunea sortu nuen, gure hizkuntza, kultura,… zabaltzeko, munduari esateko herri txiki bat bizirik dagoela. Baita hemen bizi garenoi gogoratzeko, mendez mende egindako esfortzu handi hau bizirik mantentzeko, gure hizkuntza batez ere, erabili behar dugula.
Urko Larrañaga
Informatika ikasketak egitea erabaki nuenetik, teknologien munduan murgildurik ibili naiz. Seguraski, segurtasun informatikoak sortzen nauen zirrararen ondorioz. Azken urteetan metatu dudan esperientzia, berrikuntza arloan izan da, segurtasunarekin lotura zuzena duten arloetan. Teknologien berrikuntzak suposatzen duen erronkaren ondorioz, nork bere burua egunerokotasunean gainditzera behartuta ikusten dut. Egunero, gauza berriak ikasiz. Gaur egun, Blockchain teknoligiarekin egiten dut lan egunerokotasunean, izan ditzakeen aplikazioak aztertu zein proiektu ezberdinak garatzen.
Rafa Bañales
Telekomunikazio ingeniaria, 16 urte daramatzat telekomunikazioak eta berrikuntza batzen, berrikuntza gizartearen onerako dela erabat sinestun. IKTak –edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak– gaur egungo berrikuntzaren oinarrietako batean bilakatzen ari dira, eta hitz horien atzetik dauden aurrerapenak aztertzea eta erabiltzea da nire lanaren funtsa.
Marta Goikolea
Web antolakuntza eta social media antolatzailea (SMM, SMO), edukien arkitektura (SEO), enpresen gaitasunean eta antolakuntza garapenean aditua.
Esperientzia: Ikerketa eta garapen departamentuko garatzailea, e-learning plataformako garatzailea: edukien arkitektoa (alde teorikoa eta ezagutzaren transferentzian alde batetik eta erabiltzaileen beharren identifikazioan bestetik) eta CRM-ERP-MRP prozesuen eta kontzeptuen prozesuan aditua.
Formakuntza: Administrazio sistemen informatikoetan goi mailako teknikaria.
Igor Calzada
Zientzilari seniorra naiz eraldaketa digital, urbano, eta politikoetan: egun, Oxford-eko Unibertsitatean eta Europar Komisioko Ikerketa Zentru Bateratuan (bereziki, ekonomia/eraldaketa digitalak gizartean adimen artifizialak erakunde publikoetan duen eragin soziala aztertzen). Azken 15 urteotan, nazioartean irakasle eta ikertzaile izan naiz honako unibertsitate eta ikerketa-zentruetan: Strathclyde, Aston, Vrije, Malmö, Islandia, Nevada, Helsinki, eta Ikerbasque-n. Tartean, TransLokal spin-off-a sortu nuen Euskal Herrira transferentzia bideratzeko. Aurretik, Euskal Herrian hamarkada batez, Mondragon Kooperatiben Korporazio eta Unibertsitatean, gizarte berrikuntza proiektu zuzendari gisa aritu nintzen eragileekin elkarlanean. PuntuEus Elkartea sortu eta ICANNek domeinua onartu zuen tarte horretan, Eusko Jaurlaritzako HPSn koordinazio zuzendaria izan nintzen. Nonahi, noiznahi, euskaltzalea. Ps: Ez, ez naiz informatikaria.
Angel Gallo
Ingeniaria naizela omen dio paperen batek, baina ez dut sekula jaso paper hori eta ezin ziur egon. Mondragon Unibertsitatean lanean, itsasoan edo mendian kirola egiten, hondartzan irakurtzen, trenean idazten, kontzertuetan saltoka edota saskibaloi partiduren batean oihuka aurki nazakezue. Bainujantzia daramana naiz ni.
Josune Gereka
Informatikan lizentziatua naiz eta 25 urtetik gora daramatzat Ikastolen Elkartean Informazio eta komunikazio teknologien alorreko ardura anitzetan. Egun, ikas-irakaskuntzaren hobekuntzan digitalizazioak egin dezakeen ekarpena interesatzen zait eta horren diseinu eta inplementazioan dihardut nire egunerokoan.
Juanan Pereira
Juanan Pereira naiz, informatikan doktorea. Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, informatikako graduan. Online Irakaskuntzan UEU/Asmozek antolatutako bi MOOCetan irakasle izan naiz (HTML5 Estandarra Ikasten, HTML5 Aurreratua) . UEU/EHUk antolatzen duen HEZIKT berezko tituluan ere On-line eta blended ikaskuntzari buruzko arlo teknikoak lantzen ditut. Software librean ere esperientzia daukat: UPV/EHUko Berezko Titulua: “Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak” (3 urte). Agian Euskalbar, Babelium, Ikasten.io eta DiarioLinux proiektuen sortzailea izateagatik ezagutuko nauzu. Enpresetan ere galtzak bete lan ibili naiz: Nazaret zentroan irakasle gisa, Arista eta MassAristan web garapenean eta Gipuzkoako Bazkundean IKT saileko kide gisa.
Ibai Aizpurua
Marrazteari utzi ez zion haur horietakoa naiz eta arte ederrak amaitu ondoren artea, kultura zein hezkuntza inguruan lan egin izan dut duela gutxi arte. Orain bertan bideo-joko garatzailea izateko aukera lortu dut Zomorro Studio ezizenarekin nahiz eta azken urtetan zaletasun moduan ordu asko eskaini izan dizkiodan.
Ideia xelebreak garatzen saiatzen naiz, zaletasun gehiegi dauzkat eta hitzegitea gogoko dut.
Ideia xelebreak garatzen saiatzen naiz, zaletasun gehiegi dauzkat eta hitzegitea gogoko dut.
CORE Association
Irabazi-asmorik gabeko domeinu-izenen erregistrorako funtsezko soluzioak eskaintzen ditugun nazioarteko elkartea gara. Interneteko izenen eta identifikatzaileen baliabideak zaindu, garatu eta partekatzea da gure helburua. Sektorean 25 urteko esperientziarekin, Interneteko albisteak idazteaz eta zabaltzeaz ere arduratzen gara.
Patxi Gaztelumendi
Kazetaritza ikasteari ekin nion unibertsitatean aurreko mendean; Egunkaria sortzen ikusi nuen, ARGIAk idazten jarraitzeko gogoa piztu zidan eta Egin irratian maitemindu nintzen uhinekin; eta gero irratia.com sortu genuen Jabi Zabalak eta biok. Susa literatura argitaletxeko lagunekin armiarma literaturaren sarean murgildu nintzen eta oraindik sareotan jardutea atsegin dut.
Sare sozialetan, gaztelumendi.eus blogean eta ahal dudan leku gehienetan edukiak sortu eta hedatzen ditut.
Laburbilduz: agit/prop 2.0
Diana Franco Eguren
Txikitatik gustuko izan dut aztertzea zelan funtzionatzen duten gauzak, mekanismoetatik botere harremanetara. Eremu digitalak aztertzeko, hausnartzeko, ikertzeko eta egiteko asko eskaintzen dizkit, nire interes handiena bazterretan geratzen dena delarik. Egun digitalizazioaren bazterretatik nabil Suspergintza-EDE Fundazioan haritulab.eus eta beste proiektu batzuk lantzen.
Xabi Mtz. de Arbulo
Informatikaria naiz formazioz eta profesionalki diseinua-teknologia ardatzean lanean
dihardut. Interesa dut diseinu mota guztietan: grafikoa, digitala, esperientzietan
oinarritutakoa, espazioak, moda, autoak… Dena da diseinugintza! Komunikazioa apur bat
lantzeko aukera ere izan nuen Herri Irratian eta Irutxuloko Hitzan.
Asko gozatu dut Primo elkarte donostiarrean jaiak antolatzen eta kartelak diseinatzen. Gaur
gaurkoz, “Design & technology direction” arduraduna naiz
-move branding enpresan.
Zehazki zer den oso ondo jakin gabe jarraitzen dudan arren, asko gustatzen zait. Gauza
guztien gainetik, sukaldaritzari buruzko artikuluak irensten ditut. Sarean.eus-en, teknologia,
diseinugintza, kultura, gizarte eta sukaldaritzaren inguruan interesgarriak izan daitezkeen
galderak plazaratzen saiatuko naiz. Ehundaka ideia buruan, beti kontu erakargarriak
partekatzeko asmoarekin, beste norbaitek antzeko zerbaitekin liluratuko nauen esperoan.
dihardut. Interesa dut diseinu mota guztietan: grafikoa, digitala, esperientzietan
oinarritutakoa, espazioak, moda, autoak… Dena da diseinugintza! Komunikazioa apur bat
lantzeko aukera ere izan nuen Herri Irratian eta Irutxuloko Hitzan.
Asko gozatu dut Primo elkarte donostiarrean jaiak antolatzen eta kartelak diseinatzen. Gaur
gaurkoz, “Design & technology direction” arduraduna naiz
-move branding enpresan.
Zehazki zer den oso ondo jakin gabe jarraitzen dudan arren, asko gustatzen zait. Gauza
guztien gainetik, sukaldaritzari buruzko artikuluak irensten ditut. Sarean.eus-en, teknologia,
diseinugintza, kultura, gizarte eta sukaldaritzaren inguruan interesgarriak izan daitezkeen
galderak plazaratzen saiatuko naiz. Ehundaka ideia buruan, beti kontu erakargarriak
partekatzeko asmoarekin, beste norbaitek antzeko zerbaitekin liluratuko nauen esperoan.
Ane Iturzaeta
Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazioa ikasi nituen teknologia berriak erabiliz garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko eta mundua aldatzeko desioarekin.
Gaur egun, hodei konputazio eta adimen artifizialeko kontsultore gisa lan egiten dut Microsoften. Estatu, Europa eta mundu mailako enpresak eta erakunde publikoak haien proiektu teknologikoak aurrera ateratzen ahalduntzen jarduten dut.
Josune Aranguren Mujika
IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako sustatzaile eta sortzaileetako bat naiz. Digitalki kritiko eta arduratsua den gizartea lortzeko bidean ikas-irakaskuntzak egin dezakeen ekarpenean sinesten dut.
Mikel Lekaroz
OZ Digital-eko Espainiako Zuzendari Nagusia da, Adbibo technologies enpresako sortzailea eta kontseilaria eta IAB Spaineko Zuzendaritza Batzordeko kidea. 2010etik publizitate digitalaren salerosketaren eremu programatikoan egiten du lan. Google Activate-ko irakaslea ere bada, eta programatika, Data eta publizitate kontratazio modelo berrietan ponentea.
Ion Turrillas
IKT abokatu kooperatibista, EHU-ko irakaslea, pribatua.org eta enatic.org-eko kidea, olatukoopen ere bai, Internet gustoko dut.
Alex Gibelalde
Marketin digitala da nire espezialitatea, profesionalki garatua Twitter Espainiako Marketin Zuzendari izandako urtetan, eta aurretik urte askotan Google-eko Product Marketing Manager moduan ere. Orain nire esperientzia transmititzen ahalegintzen naiz eguneroko lanean, etorkizuneko profesionalei Deustuko Unibertsitatean Marketin Digitaleko eskolak emanez, eta gaur egungo profesionalei Boostit enpresan garatu dudan transformazio digitalerako metodologiaren bidez.
Global Cyber Alliance
Global Cyber Alliance irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta helburu berezi bat du: arrisku zibernetikoak murriztea. Ingurune digitala guztiontzat seguruagoa izateko programak, elkarteak eta tresnak sortzen ditugu.
Leire Palacios
AnnieSdelMono blogak piztu zuen txinparta. Kultura lagundu eta babesteak mugitzen nau horregatik kultura zeharkatzen duten bide (digitaletan) eta proiektuetan jartzen zaizkit neuronak dantzan. Hitzak ditut bidaide; Institutu garaian Basauriko El Social aldizkarian hasi nuen ibilbidea. Euskal Telebistako albistegietan bost urtez lan egin nuen, baita programetan ere; Tumatxak ikusi al zenuen? Gaztezulo aldizkariari buelta bat eman ondoren kultur komunikazioaz arduratu nintzen prisma pare bereiztuetatik: Donostia 2016 Kultur Hiriburutza eta Euskaraldia.
Gaur egun PuntuEUS Fundazioaren proiektuetaz arduratzen naiz eta Euskadi Irratiarekin elkarlanean egiten dugun Sarean irratsaioa gidatzen dut. Horrez gain, Ahotsenea, sortzaileen gunea, lantaldeko kidea naiz, eta Bizkaia Irratian Euskal Idazleen Elkarteko Irakurrieran literatur irratsaioa gidatzen dut.
Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Gizarte Zientzietan lizentziaduna naiz. Enpresa Naziortekotze alorrean masterra ikasi nuen, baita, Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterra ere. Bitartean hainbat ikerketa eta proiektuetan parte hartu dut baita hedabideetan maiztasunez kolaboratu ere: BERRIA, Badok, Naiz irratia, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Hegats, Geuria edota Jakin aldizkarian besteak beste.
Yaiza Arrizabalaga
Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak burututa informazioaren eta komunikazioaren jira-bueltan nabil, ikasketetatik ogibideetara, nire gelako gozamenetik betebeharraren izerdira; batzuetan sakonago, besteetan periferiatik, baina uneoro inguru horretan, muinetik zein ertzetik. Izarkom kooperatiban egun, teknologia burujabetza orokorrean eta telekomunikazio burujabetzaren aldarria egiten.
Ainhoa "Nebukai" Azkue
Bi urte nituela hartu nuen lehenengo aldiz Nintengo 64ko mandoa. Bideojokoekin jaio, hezi, hazi eta bizi izan eta bizi naiz gaur egun.
Twitch plataforman zuzenekoak egiten hasi nintzen 2016 urtean, eta bideojokoen alorreko ekitaldi ezberdinetan naiz organizatzaile (Euskal Encounter / Gamegune)
Orain, Twitch eta Youtube bezalako plataformetan euskarak bere lekua izatea dut helburu.