Sarean irratsaioa

Euskadi irratiko irratsaioa, PuntuEUS fundazioarekin elkarlanean: ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun.

    Sarean 194. Irratsaioa. Sarean loratutako uhinak amaierara iritsi dira

    2022-07-01

    2017ko uztailaren 9an abiatu genuen Sarean. Kultura eta ingurune digitala ardatz, gure mikrofonoetan izan ziren Harkaitz Cano, Barbara Goenaga, Mikel Pagadi, Xabi Solano eta abar luze bat. 2017ko udazken hartatik astero astero sartzen utzi diguzue zuen kotxeko irratian, ordenagailuan edota sakelakoan. Infinituak dira gaitasun teknologikoak eta bada garaia esperimentatzen jarraitzeko

      Sarean 193. Irratsaioa. Ekonomia zirkularra eta bektore lentibiralak garapenean

      2022-06-28

      Xabier Narbaiza Emaús taldeko berrikuntza teknikariarekin hasi dugu saioa.  Birusek gaixotasunak senda ditzakete? Haizea Iribarrek Viralgen enpresan lanean dabiltzan terapia genikoa aurkeztu digu. Hondakinen birziklapena, ekonomia zirkularra eta teknologia 4.0-z hitz eginez amaitu dugu saioa Ines Aseguinolazarekin.

      Sarean podcasta

        Eskerrak bideari eta eskerrik asko zuoi, kolaboratzaileoi

        2022-07-07

        Lorea Argarate, Xabi Unanue eta Ainhoa Marzol, denboraldi honetako kolaboratzaileekin bukatu dugu azken saioa. Hirurak ala hirurak ingurune digitaleko aditu zein arituak dira. Jolasteko, ikasteko eta elkar ezagutzeko espazio gisa definitu dute kolaboratzaileek Sarean. Lorea Argaratek hezkuntza, kultura eta berrikuntza uztartu ditu urte guzti hauetan. Ainhoa Marzolek ingurune digitaleko albiste

          Azkue Fundazioak ingurune digitaleko euskarazko proiektuak goraipatu ditu

          2022-07-06

          Eskerrak eman eta eman, eta ezin dugu albo batera utzi Azkue Fundazioa. Urte guzti hauetan, Sarean proiektua babesteaz gain, astero astero irratiko uhinak astintzen aritu dira wikilariak. Ingurune digitaleko euskarazko proiektuen garrantzia azpimarratu du Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendariak.