Birusek gaixotasunak senda ditzakete? Hori da Viralgen enpresak terapia genikoaren bidez egiten duena, intereseko gene bat intereseko gorputzetako zeluletan txertatuz. Bektore biralak zer diren eta nola eta zertarako moldatzen dituzten esplikatu digu Haizea Iribarrek.
Gaur egun entsegu klinikoetan eta garapenean dabiltza, eta etorkizunean metodo honen bidez gaixotasun genetikoetan eragin nahi dute genetan izaten diren “akatsak” sendatzeko.