Etxalarren jaiotako LORPEN galtzerdi teknikoak 30 urte bete ditu. Markaren sorreraren inguruan mintzatu gara Miren Olaetxea LORPENeko produktuen garapenaren arduradunarekin.

Galtzerdi teknikoak sortzeko erabiltzen duten teknologia eta materialaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Etorkizunera begira jasangarritasunaren alde eginiko apustuaren berri ere eman digu.