Eskura dago Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean eginiko Jokoteknia Jardunaldien liburuxka. Maitane Junguitu Game Erauntsiako komunikazio arduradunak liburuxkaren ideiaren sorreratik honainoko bidea kontatu digu, lanean izandako arazoekin eta zailtasunekin batera.

Kapitulu laburren bidez bideo-jokoen munduko ezagutza euskaraz biltzea eta zabaltzea izan da proiektuaren helburua. Bideo-jokoen garapena, feminismoa eta itzulpengintza landu dira liburuxkan.

Bizkaiko liburutegi publiko guztietan kopia fisiko bat egongo da, edo bestela, liburuxka digitala jokoteknia.eus webgunean doan deskargatu daiteke.