Txatbot-en inguruan hitz egin dugu Sarean.eus-en beste batean, baina oraingo honetan Twitter-en aurki ditzakegun txatbot-ei begirada bat botako diegu. Gogora dezagun, txatbot edo zuzenean bot bat software aplikazioa bat da non berarekin  elkarrizketa bat izan dezakegun,  benetako pertsona batekin hitz egingo bagenu bezala. Txatbot bat ez da inoiz nekatuko eta egunero-egunero, 24 orduz, guk nahi dugunean berarekin hitz egin ahalko dugu.

 

Iturria: “Chatbot robot”, Beantin webbkommunikation (CC BY-SA 2.0)

 

Twitter-eko txatbot batzuek ez dute ospe edo fama onik, izan ere fake-news edo asmatutako berriak zabaltzeko erabili ohi dira askotan (eta oraindik ere erabiltzen dira, adibidez COVID19-ren inguruko berri faltsuak banatzeko) baina gaur ez dugu ospe txarreko bot horietan sakonduko baizik eta beste txatbot erabilgarri batzuetan.

 

Txatbot erabilgarriak

Goazen lehenengoarekin, @RecuerdameBot. Mezu bat etorkizunean gogoraraztea eskatu ahal diozu bot honi. Adibidez, demagun norbaitek etorkizunean zerbait gertatuko dela iragartzen duela eta zuk iragarpen hori egi bilakatu den edo ez jakin nahi duzula. Mezu bat besterik ez diozu bidali behar @RecuerdamBot -i , gaztelaniaz, abisua noiz jaso nahi duzun zehaztuz:

 

 

@downloaderbot. Jaitsi nahi duzun bideo edo argazki bat aurkitzean Twitter-eko txio batean  txat bot hau aipatu bideoaren erantzun gisa eta berehala erantzungo dizu jaisteko prest bideoaren esteka batekin.

 

 

@threadreaderapp bot-ak, 400 mila jarraitzaile baino gehiago ditu. Bere eginkizuna: Twitter-en argitaratu den edozein mezu-hari jaso eta haria osatzen duten mezu guztiekin web orri bat sortu, irakurtzeko errazagoa dena (edo zer esanik ez testua inprimatu nahi baduzu). Egin behar dugun gauza bakarra hariko edozein mezuari erantzunez @threadreaderapp aipatzea da, unroll mezuarekin, alegia “@threadreaderapp unroll” mezuarekin. Bot-ak mezu guztiak jaso, horiekin web orri bat prestatuko dizu eta bere URLa erantzun gisa bidaliko dizu, horrelako zerbait lortuz.

 

 

@korodata. Berezia da bot hau, alde batetik euskaraz dagoelako eta bestetik interaktiboa ez delako. Eusko Jaurlaritzako datuetatik erauzitako informaziotik sorturiko grafikak bidaltzen ditu,  egunero, gutxienez 2 positibo izandako herrietako historikoa txiokatuz.

 

 

@DistortBot. Berez ez da erabilgarria baina… dibertigarria behintzat bai! Irudi bat desitxuratu egingo du bere izena irudia duen mezuaren erantzun batean ikusten duenean. Adibidez:

 

 

Ikusi dugun legez, euskarazko txatbot oso gutxi daude. Eta aurki daitezkeen artean ez dira bot interaktiboak. Ideia interesgarria litzateke batzuk euskaraz lan egiteko moldatzea!