Floridako (UCF, Orlando, AEB) unibertsitateko zientzialariek, material solido bati (likido egoeran eduki ezin daitekeenari), likidoen ezaugarriak izatea lortu dute. Aurkikuntza honekin elektronikan, optikan eta industria informatikan mundu berri bat zabalduko dela adierazi dute.

Demetrius A. Vázquez-Molina ikasleak COF-5-ari (gizakia sortutako nanomateriala, esponja baten antza duena eta sukoia ez denari) presio egin zion. Bere ideia, atzamar txikiaren atzazkalaren tamainako granuluak egitea zen. Hori egiterakoan, zer edo zer arraro ikusi zuen bere patroietan, barruko kristalezko egituran patroi arraroa osatzen zela. Bere kimikako maisuari (Fernando J. Uribe-Romo) eraman zion aztertzeko. Fernandok, granuluak biratzeko eta X izpien bitartez berriro aztertzeko esan zion.

Aztertu eta gero, kristalezko egiturak patroi zehatzak sortzen zituela ohartu zen, hau da, litiozko ionak oso errez isurtzen ziren, likidoetan bezala.

Nanomateriala

Aurrerakuntza hau udaren hasieran Journal of the American Chemical Society-n argitartu zuten. Iraultza handia gailu elektroniko asko daude gure gizartean: Energia behar duten aparailuak, martxan jartzeko likidoak behar dituztenak (baterietan).

Gaur egungo ionezko bateriak (sukoiak direnak) arazo asko eman ahal dituzte eta aldi berean oso arriskutsuak ere badira. Gure gailuak (telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak…) eguzkitan edo tenperatura altuetara jartzen baditugu, eztanda egin dezakete. Baina aurrerapen honekin, arrisku hori desagertuko litzateke. Material berri hau ez da toxikoa ez sukoia, beraz, Uriberen hitzetan, industria eraldatu dezake.

ETORKIZUN HANDIKOA

Froga gehiago egin behar dira, baina adituek etorkizun handia ikusten dute. Material honi esker, leku gutxiago beharko genuke, hortaz, teknologia txikiagotu, pisua kenduko genioke gailu guztiei eta bateriak ahalmen handiagokoak izango lirateke.

Aurreko bidalketa

Instagram enpresetara egokitu da

Hurrengo bidalketa

Superautopistako peajea

Egilea

Xabier Martin

Xabier Martin

@IPARRA_EUS
Kaixo, Xabier Martin naiz, iparra.eus webgunearen egilea, Bizkaitarra naiz eta arbasoak iparraldekoak (Nafarroa Beherea). 2013. urtean, euskal telebistan Estatu Batuetan egon ziren euskaldunei buruzko dokumental bat ikusita Euskal Herria utzi zuten hainbat euskaldunen egindako gauzak burura etorri zitzaizkidan, ez bakarrik Amerikara joan zirenak, baizik eta mundu osoan zehar ibili direnei, gure historian zehar: Estatu Batuetara, ego Amerikara, Kanadara,… gure kultura zabaldu dute, haiei eta gaur egongo euskaldunei esker, egun, gero eta ezagunago gara mundu honetan.

Euskal Herria mundu handi honetan txikia da, baina edonora heldu gara, normalean heldu garen lekuetaraino arrastoren bat utzi dugu, ideia hau buruan sartu zitzaidan eta horrexegatik iparra webgunea sortu nuen, gure hizkuntza, kultura,… zabaltzeko, munduari esateko herri txiki bat bizirik dagoela. Baita hemen bizi garenoi gogoratzeko, mendez mende egindako esfortzu handi hau bizirik mantentzeko, gure hizkuntza batez ere, erabili behar dugula.

Iruzkinik ez

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude