Robotak eskala mikrometrikoan egiten direnean, erretinaren zainetan lan egiteko adibidez, minimalismoa funtsezkoa da.

Horrelako mikro robotak, sinpleak eta txikiak fabrikatzeko, Drexelengo (Filadelfia) unibertsitateko ikertzaile batzuk, fluidoen mugimenduetarako ezaugarri geometriko minimoak ezin bestekoa direla aipatu dute, bi mikro partikula siamdar osaturik, hondar magnetiko batekin gaineztatuta: burdin oxidoaz.

Mikrorobota kanpoko eremu magnetiko bati arriskugarri dagoenean (energia iturria, energia bateriak, bakterien tamainara txikitzeko zailtasunak direla eta) biratzen hasiko da, hortaz, flagelo bakterien mugimendua egiten hasiko da.

MinJun Kim-en ustez (Unibertsitate honetako Mekanika eta Ingeniaritza Mekanikako irakaslea) “mikronadadoreak sortzeko erabiltzen diren partikulak, beste mikro teknologia eta nano partikula mota desberdinekin ondo konbinatzen dute, nano partikulen arloan, botikak emateko adibidez”.

Kim eta bere kideek, duela gutxi Applied Physics Letters-en, AIP Publishingen (American Institute of Phisics editoriala) mikronadadoreak, Reynolds zenbaki baxuetan fabrikatzeko baldintza geometriko minimoei buruz berba egin zuten. Maila honetan (AlphaGalileon Kimek azalduta) inertzia indarrak hutsalago bihurtzen dira eta indar biziotsuak aldiz, menderatzaileak, beraz elkarrekiko mugimendua baztertuko litzateke. Fenomeno hau dela eta, mikronadadoreek elkarrekiko ez den mugimendu batean mugitu beharko dira, flagelo bakteriak mugitzen diren bezala, errotazio mugimendua translazio mugimenduan bihurtuz.

Fabrikazioa

Mikronadadoreak fabrikatzeko, partikuletan oinarritu behar da, elkartze kimikoz eta auto-elkartez, magnetismo teknikaren bitartez. Zati magnetiko bakoitzak lau mikrako tamaina du eta bikoteka egin dira, bakoitzak “avidina” eta “biotina” proteinekin, horrela naturalki elkartzeko era bat sortuko da, ondorioz, mikra bateko burdin oxido txirbilekin elkartuz gero, magnetismoz elkartuko dira.

Mikronadadoreen ereduak PDMS-en bitartez, polimero organikoz egindako kamera batean jarri da, kamera hau, bobina elektromagnetiko sistema baten barruan jarrita dago, hau dena, mikroskopio batekin muntatuta, indarra, errotazio frekuentzia eta kanpo magnetikoaren norabidea kontrolatzeko. Teknika honi esker, mugimendua, abiadura eta norabidea kontrolatzea lortu dute.

mikronadadoreak