Egungo teknologia ez da duela hogei urtekoa bezala, mugikorrak gero eta estuagoak dira, ordenagailuak gero eta ahalmen handiagokoak, etxean bereizmen handiko telebistak eduki ahal ditugu… baina noiz arte? Ba al dago mugarik? Zer ote da ordenagailu kuantikoa?
Juan Ignacio Cirac (Max-Planck-Institut für Quantenoptik) zuzendariaren ustez, etorkizun labur baten, gaur egun ezagutzen ditugun ordenagailuei amaiera helduko zaie. Ordenagailuek edo mugikorrek erabili behar dituzten transistoreak, prozetzaileak, memoriak… gero eta txikiagoak dira. Informazioa gordetzeko eta bidaltzeko lekuak gero eta txikiagoak dira. Elektroiak gero eta azkarrago dabiltza bide txiki hauetatik. Joera honekin jarraituz gero, urte batzuk barru ez da erarik egongo hau guztia txikitzeko, horregatik zientzialariek aurrera begiratu beharko dute, hots, ordenagailu kuantikoetara.
ZER DA ORDENAGAILU KUANTIKOA?
Imajina ezazue hiru gauza aldi berean egitea: Etxea garbitzea, erosketak eta kirola egitea… Gure kasuan ezinezkoa da, ezin baikara aldi berean egoera desberdinetan egon. Baina mundu mikroskopikora bagoaz, partikula kuantikoek (fotoiak, elektroiak edo atomo isolatuak) badute ezaugarri hau.
[1] Mekanika kuantiko legearen arabera, irudi honetan hainbat pilota egon daitezke, aldi berean, egoera berdinean; [2] begiratzen dugunean egoera bakarrean dagoen pilota bakarra ikusiko genuke.
Gaur egun, ordenagailuetako informazioa “bits”etan gordetzen dira, (0-1) denok ezagutzen dugun sistema bitarrean.
Zenbaki bakoitza leku bakarrean gordetzen da era honetan:
Ordenagailu kuantikoei esker, sistema hau aldatu daiteke eta leku bakoitzean zenbaki bat baino gehiago egon daiteke:
Aukera honekin gure ordenagailu kuantikoa aldi berean bi gauza edo gehiago gai da:
Ordenagailu kuantiko bat = gaur egungo milioika ordenagailu.
ELKARLOTURA
Teoria kuantikoaren legean, elkarlotura oso garrantzitsua da, baina zer da elkarlotura?
Demagun bi atomo desberdin bi leku desberdinetan jarri ditugula, isolatuta, haien artean komunikatzen ez direnak, baina jokaera berdinarekin.
Adibidez: pertsona batek Euskal Herrian dado bat botako balu, zenbaki bat agertuko litzateke, beste norbait, aldi berean ere, Kalifornian, horrelako dado bat botako balu beste zenbaki desberdina agertuko zen. Teoria kuantiko legean, horrelako dado mikroskopikoak izango bagenitu, Euskal Herrian horrelako dado bat botako bagenu, Kalifornian, aldi berean, beste dado bat botatzerakoan, Euskal Herrian bota dugun dadoaren emaitza bera agertuko litzateke.
Gaur egun (aldi berean bota)
Ordenagailu kuantikoarekin (aldi berean bota)
Juan Ignacio Cirac-en esanetan, atomoak, molekulak, fotoiak hezteko gai dira, gelditu, aztertu, isolatu… ahal ditugu, haiek landuz, informatikako iraultza sortuko da.
SIMULADOREAK
Etxeak, hegazkinak, … eraiki edo egin baino lehen, ordenagailu baten bitartez simulazioak egin daitezke, ezaugarri bereziak jakiteko. Hegazkinen kasuan ia hegan egiteko gai den edo zenbateko tenperatutara heldu daitekeen10.000 metrotara. Zubiaren kasuan ia zenbat pisu eusteko kapaz den jakiteko…
200 atomo baino gutxiagoz osaturiko materialak, egoera desberdinetan zer nolako joera duten atertzeko, ezin izango genuke simulatu, atomo askoz osaturiko gauzak aldiz bai. Baina 200, 100 edo gutxiago dituzten materialak ezin dira simulatu, ordenagailu kuantiko batekin ez bada.
Ordenagailu kuantikoak gero eta gertuago daude, agian hmendik urte batzuetara etxean izngo ditugu, hala eta guztiz ere, gure burmuineko txipa aldatzen joan behar dugu ordenagailu kuantikoen ideia barruan sartzeko.