Kaliforniako unibertsitatean, Davisen, Ingeniaritza Elektriko eta Informatikako Departamentuak, 1.000 prozesadore programagarri independente dituen mikrotxipa diseinatu du. “KiloCore” izena du eta oso kontsumo baxukoa da. Zenbaketa handiko tasa du, hau da, 1,78 trilioi agindu segundoko. Horregatik 621 milioi transistorez osaturik dago.

Ekainaren 16an, Honolulun, Symposium on VLSI Technology and Circuits-en, aurkeztu zuten. Bevan Baas-en (ingeniaritza elektriko eta informatikako irakaslea) esanetan “unibertsitate batean diseinatu den munduko 1.000 prozesadoreaz osaturiko lehengo txipa da, erloju frekuentzia handiena duena”, orain arte diseinatu diren txipak oso arinak izan dira, baina 300 prozesadore bakarrik biltzen zituzten. Antzeko txip gutxi daude salgai merkatuan, “KiloCore”ren kasuan, IBM-k CMOS 32 nm teknologia erabili du.

Prozesadore-nukleo bakoitzak, independenteki, bere programa exekutatu dezake, beste prozesadoreak kontutan izan gabe, “Single-Instrucción-Multiple-Data” sistema baino erosoagoa da. Ideia honakoa da, aplikazio bat zati askotan apurtzea da, sortuko diren zatiak, paraleloan, prozesadore desberdinetan exekutatzeko, gainera, teknika hau erabiltzeko, energi gutxiago erabiltzen da.

ZELAN AURREZTU ENERGIA?

Prozesadore bakoitzaren abiadura independenteki kontrolatuko da eta behar denean, bakarrik amatatu daiteke energia aurrezteko. Nukleoek 1,78 GHz-eko erloju frekuentzian lan egiten dute, datuak zuzenean haien artean bidaltzen dituzte eta ez orain arte egiten den bezala, memoria erabiltzen, memoria erabiliz gero, eragiketa hau egiteko datuen bidalketa ez lukete hain arin egingo.

Ez dago munduan, ezaugarri honekin, sortu den txipik eta hain energi gutxi kontsumitzen duenik ere. Adibidez, 1.000 prozesadoreak 115 bilioi eragiketa segundo bakoitzeko egiteko ahalmena du, 0,7 wattiotan, hau da, AA motatako pila bat erabiliko bagenu bezala. KiloCore txipak  gaur egungo ordenagailuen txipak baino 100 aldiz eragiketa  gehiago exekutatzeko gaitasuna du.

Momentuz txip honetarako garatu diren aplikazioak hauek dira: hari gabeko kodifikazioa / deskodetzea, bideoaren prozesamendua, kodifikazioa eta paraleloan datu asko bidaltzen dituenak. Zientifikoek erabiltzen dituztenak edo datuen prozesuetarako erabiltzen direnak.

Bevan Baasek prozesadorei buruz egindako analisia 

BEVAN BAAS PHOTO