Duela aste batzuk atera zen albistea da, baina duela egun gutxi arte ez da errealitatea izan. Instagram, argazkiak modu azkarrean eta filtroekin sareratzeko aukera eskaintzen duen sare soziala, marketin alorrean murgildu da. Beste sare sozial batzuk bezala (Facebook, Twitter, Youtube…), Instagramek ere, ikusi du enpresak bereganatzearen errentagarritasuna hor dagoela. Horretarako, aldaketa eta baliabide bereziak eskaintzen hasi da dagoeneko.

Instagram enpresa moduan jartzen duenarentzat abantailak:

Harremanetan jartzeko botoia

Kontua jarraitzeko botoiaren alboan, negozioarekin harremanetan jartzeko botoi zuzena ezarriko da. Erabiltzaileak bertan klikatzean, enpresaren e-postara idazteko erraztasuna izango duelarik.

Kokapenera sarbidea erraztuko duen aukera

URL helbidearen behealdean enpresaren helbide fisikoa agertuko da, esteka gisa. Bertan klikatzerakoan mapa bat agertuko da, negozioaren kokapen zehatza ikusi eta bertarako bidea kalkulatu ahal izateko erabili ahal izango dena.

Negozioaren kategoria ezartzeko aukera

Enpresaren izenaren azpian kategoria agertuko da. Negozioa zein alorretan lan egiten duen identifikatzeko balioko dio erabiltzaileari. Instagramen enpresak klasifikatzeko modu bat da.

Nola bilakatu zure kontua enpresa kontu?

  1. Instagramen “Aukerak” botoian sakatu.
  2. Bertan enpresa profilera aldatzeko botoian sakatu (kontua ezingo du pribatua izan).
  3. Facebookeko zure enpresaren orrialdearekin lotura egin behar duzu.

Gazteen artean horren modan dagoen sare sozial honek, aldaketa asko jaso ditu azken hilabeteotan. Instagram Stories, adibidez, momentuan partekatu daitezkeen bideo edo argazkiak igo daitezke, baino beti ere 24 ordu pasatzerakoan desagertuko direnak. Snapchat aplikazioaren antzera baina Instagram aplikaziotik atera gabe.

Honetaz gain, denborak esango du zein den Instagramek hartzen duen bidea. Oraingoz, argi dago, marketin alorrera bidea ireki duela, eta seguru abantaila gehiagotan lanean daudela.

Instagram irudia