Duela aste eta gutxi, Facebook sare sozialak bere algoritmorako, aldaketak iragarri ditu. Orain arte erabiltzaileak bere hasiera orrian, profilen eta orrialdeen informazio berriena aldi berean jasotzen zuen, sare sozialean zenuen jarduera kontutan hartuta. Badirudi hemendik aurrera ez dela horrela izango.
Mark Zuckerberg-ek sortutako sare sozial honek garrantzi gehiago emango dio familia eta lagunen argitalpenei , marka, enpresa edo pertsonaien argitalpenei baino. Hots, profilen berrienak lehentasuna izango du orrialdeen argitalpenekiko. Azken aldaketa honek milioika pertsonei eragingo dio.
Orain arte Facebooken egiten zenuen “atsegin dut” eta iruzkin bakoitzak garrantzia zuen, modu honetan hasiera orria zure zaletasunetara egokitzen baitzen. Baina oraingo honetan, erabiltzaileei egindako inkesta batzuen eraginez, algoritmo nagusiak aldatu dituzte. Beraz, hemendik aurrera oso garrantzitsua izango da Facebooken agertzen zaizkizun argitalpenetan lehentasunak adieraztea.
Baina nola esango diogu Facebooki zer ikusi nahi dugun?
- Gogoko duzun orrialdean “Atsegin dut” botoia sakatu duzula bermatu.
- “Atsegin dut” botoiaren gainean saguaren erakuslearekin jarrita, aukera ezberdinak agertuko dira; “Zure berrien jarioan” eta “Jakinarazpenak” besteak beste.
- “Zure berrien jarioan” aukeran “Lehenetsia” baduzu, Facebooken algoritmoaren arabera agertuko da argitalpena hasieran. “Lehenengo ikusi” aukeratzen baduzu ordea, lehentasuna ematen diozu. Modu honetan Facebookek orrialde honen berriena garrantzitsu bezala tratatu behar duela jakingo du.
- “Jakinarazpenak” atalean, arkatzean klikatuz gero, zein jakinarazpen jaso nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Bertan “Argitalpen guztiak” sakatu dezakezu orrialdearen eduki mota oro hasieran jasotzeko.
Facebook sarea, momentu oro dabil aldaketekin. Argitalpenetan, hizkuntza ezberdinak idazteko aukeraz gain, Facebook live zerbitzua integratu berri dute zuzeneko streaming bideoak argitaratu ahal izateko. Algoritmo aldaketei dagokienez, aurtengo martxoan ere aldaketa bat egon zen, zuzeneko bideo horiei lehentasuna emanez.