HTTPS-a internet erabiltzaileen datuak babesteko protokoloa da. Sistema honetan, erabiltzaileak darabilen nabigatzailearen eta webgunearen arteko komunikazioa, HTTP-an ez bezala, datuen enkriptazioan eta edozein intertzeptazio saiakera saihestean datza. Modu honetan ezinezkoa da hirugarren batek datu horiek lortzea, ikustea edo eraldatzea. Horrela, segurtasun maila igotzeak konfiantza osagarria eskaintzen du web-orri horretan bisitak eta transakzioak egiten dituzten erabiltzaileentzat.

Webguneak baliozko HTTPS ziurtagiria badauka, egiaztagiri hori zerbitzariak nabigatzaileari aurkeztu egingo dio. Nabigatzaileek konfiantzazko ziurtagiri jaulkitzaileen zerrenda dute eta, horren arabera, ziurtapen entitateek egiaztatzen dituzten web-ak baliozkotzat eta segurutzat joko dituzte. Nabigatzailearen arabera, giltzarrapo txiki bat helbide barran agertuko da, Chrome edo Firefoxen kasuan berdea da giltzarrapoa eta ziurtagiria EV (Extended value) baldin bada helbide osoa azalduko zaigu berde kolorez. Bertan klik eginez gero, ziurtagiriaren eta bere jaulkitzaileari buruzko informazioa eskainiko da. Izatez, segurtasun ziurtagiri hauek dituzten webguneek ahalbidetu egiten gaituzte horren jabea nor den, ze domeinukoa den, lekuaren jabearen egiazko jatorria zein den, ziurtagiriaren baliozkotasuna eta honen iraungitze-data zein den eta, bereziki, ze enpresak ziurtagiria jaulki duen jakitera.

Nabigatzaileetan protokoloa betetzen den edo ez agertzen da

Google-eko bilaketetan lehenengo postuetan aipatutako protokoloa betetzen duten guneak agertuko dira, posizio hobea lortuz segurtasun betekizun hau betetzen duten web-ak.

Chrome nabigatzailea, HTTPS protokoloa betetzen ez duten guneak, gorriz markatuko ditu hurrengo urtarriletik aurrera. Etorkizun gertuan, ziur asko, praktika hau bestelako nabigatzaileek aurrera eramango dute ahalik eta segurtasun maila altuena bermatu ahal izateko.

HTTPS edo SSL ziurtagiriak jaulkitzen duten enpresa gehienak amerikarrak dira, Comodo, edo Symantec adibidez, baina gure herrian badugu ziurtagiri mota hau jaulkitzen duen enpresa,  IZENPE. Ziurtagiri hauek merkatuko nabigatzaileak onartzen dituzte (Firefox, Explore, Safary, Chorme..)  Ondorioz, HTTPS protokoloaren bidez agertu egingo dira Izenperen ziurtagiripean dauden web gune guztiak, honela, bertan maneiatu egiten diren datuak enkriptatuta eta seguru egonez. Ziurtagiri horiek web-orrien bisitariei modu erraza eta fidagarria eskaintzen die euren lineako konfiantza ezartzeko, zerbitzari seguruaren ziurtagiriei babes-geruza gehigarri bat ematen baitie.

Sarea
Argazkia: Eusko Jaurlaritza