2015eko ekainaren 9ko 84/2015 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten eskaintzen dituen zerbitzu publikoen irudia “euskadi.eus” da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren webguneak eta aplikazioaz aparte, langileen posta elektronikoaren kontuak domeinu honetara migratu ziren, euskadi.eus domeinuari ikusgarritasuna emanez.

Lehenengo fasean, domeinu zaharra, @ej-gv.es, eta ezarri berria, @euskadi.eus, aldi berean funtzionamenduan egon dira, eta, ondorioz, postontzietan bi kontuetako mezuak jaso dira. Urte bateko trantsizio tartea utzi eta gero, helbide zaharrak ezabatzeko ordua heldu da eta bigarren fasean sartzeko momentua. Bigarren fase honetan, helbide zaharren bidez jasoko diren mezuetan ohar bat txertatuko da automatikoki mezuaren “gaia” atalean. Ohar horren bitartez, jasotzaileari helbide hori zaharkituta dagoela eta helbidea gaurkotu beharko duela jakinaraziko zaio.

Migrazioari amaiera emateko, 2017ko martxotik aurrera, @euskadi.eus bakarrik indarrean egongo da. Horrela @ej-gv.es domeinu zaharra kentzerakoan eguneroko lanean abantaila sendoak ekarriko ditu, esate baterako, baimendu gabeko merkataritza emailek, ohikotasunez SPAM gisa ezagutzen ditugunak, murrizketa nabarmena izango du. Helbide zaharrak “kutxatuago” daudelako eta SPAM gehiena helbide zaharrean jasotzen direlako.

Nahiz legeriak  erabiltzailearen baimenik gabeko komunikazio mota hauek debekatzen dituen, posta elektroniko zerbitzuen egunerokotasunean dagoen arazo bat  da. Gaitz hori murrizteko, egun, bi filtro ditugu posta elektroniko korporatiboan: internet hornitzailearena, zeinak lehenengo filtro moduan mezu baztergarri gehienak kentzen dituen, eta EJIE, S.A.k  posta elektronikoen hornitzaile gisa erabiltzen duen filtroa, nork xehetasun gehiagorekin bigarren filtrazioa egiten duen. Bigarren filtro honen datuei erreparatzen badiegu, Eusko Jaurlaritzako kontuetara hilero heltzen diren mezuetatik %81,5a entregatu egiten da, hortaz, gainontzeko %19,5eko mezuak baztertu egiten dira SPAM posta delako.

SPAM aurkako sistema hauen bitartez, baimendu gabeko mezu asko postontzietatik at gelditzea lortzen da, hala ere, posta elektroniko hauen urteetako ibilbidea dela eta, baimendu gabeko merkataritza mezu asko oraindik ere langileen postontzietara heltzen dira. Hortaz, kontu berriekin nabariki murriztuko da arazo hau, posta elektroniko berriek, interneten izan duten ibilera laburra dela eta, SPAM maila askoz baxuagoa izango baitute.

Izan ere, SPAM-ak hainbat desabantaila eta oztopo ekartzen ditu sistemen ahalmena asetzen baitu, ohiko kontuen prozesamendua geldotuz; euskarri teknikoen lana areagotzen du, ordenagailuetan birusak sar ditzake eta, baita produktibitatean eta erabiltzaileen denboran kalte egiten du ere, mezuak ezabatzeko denbora galduz, eta korreo garrantzitsuak identifikatzeko zailtasunak sortuz.

Horren ondorioz, soilik kontu berri hauek erabiltzen hasten garenean, SPAM-aren arazoa murriztu egingo da eta kontuak garbiagoak eta gardenagoak egongo dira, horrek dakarren erabiltzailearen erosotasuna eta baliabide teknikoen erabilpena txikituz.

Spam 2