Azken hamarkadatan, telekomunikazio inguruko gaiak pil-pilean daude, izan ere, gure gizartean gero eta garrantzi eta pisu gehiago dauka telekomunikazioek eskaintzen dizkiguten erraztasunez baliatzea. Eusko Jaurlaritzak ere, bere zerbitzuak modu eraginkorragoan herritarrei eskaintzeko banda zabal egokia, arina eta indartsuaren beharra ikusi du administrazio orokorraren organoentzat kontratu bakar bat gauzatuz. Euskal Erkidegoan kokatuak dauden 1.700 eraikinetara Zuntz Optikoa (FO) eramango du, ikastetxe, KZ, osasun zentro eta abarretara, herri txiki edo herri handi etab. Zuntz optikoa, iraila baina lehen izango dute.
Gai honetan beste urrats bat eman nahi dugu, enpresa-poligonoetara zuntz optikoa eramatea. Industri poligonoetan ekonomiaren ardatz nagusi eta garrantzitsua aurrera eramaten da eta beharrezkoa litzateke internet konexio ultra arina, lainoak diren edo izango diren zerbitzuak erabili nahi badituzte. Egitasmo honi bidea emateko, Jaurlaritzak diru laguntzak emango dituen deialdi bat bideratuko du hurrengo hilean. Inbertsioaren %40ko laguntza izango da, Erkidego autonomoan kokatuta dauden “gune zurietako” industri poligono guztietara zuntz optikoa eramateko diru laguntzak egongo dira, 550 eremuetara gutxi gora behera. Diru laguntzak telekomunikazioetako operadoreentzat bideratuak daude eta 2016/17 urteetan egingo diren inbertsioetara bideratuko dira.
Zer dira aipaturiko “gune zuriak” ? Interneteko lotura arina ez duten guneak eta telekomunikazioetako operadoreak hurrengo hiru urteetan bertara internet arina eramateko planik ez dituztenak. Baldintza bi hauek betetzen direnean, “gune zuri” bezala izendatzen ditu Ministerioak eta Administrazioak, zuntz optikoa eramateko diru laguntza eman ahal ditu. Laguntza hauek Jaurlaritza eta hiru aldundiek elkar lanean bideratutako egitasmoaren barruan sartzen dira,
Nabarmendu beharra dago, lurralde historiko bakoitzak jarri duen indarra eta ekimen nahia, izatez, erakunde guztien artean lortu egin da eremu zuri guztiak zehazki ezagutzea eta identifikatzea. Elkarlan honen bidez, aurretiaz zehaztuta ez zeuden hainbat gune ekonomiko finkatu egin dira, horrela, hemendik aurrera bai diru laguntza hauetan baita Estatuko banda zabalaren hedakuntza programak eskaintzen dituen laguntzetan ere errealitatean dauden esparru guztiak laguntzaren objektu izan daitezke.
Hurrengo erronka, landa eremuetara zuntza optikoa eramatea litzateke. Landa eremuetan bizi diren herritarren eskubideak bermatu nahi dira, eremu hauetan giza garapena bultzatuko duena.
Euskadiko erkidegoan gune zurietan dauden 1.226 entitate identifikatu egin dira, zeinak 200 udalerrietan banatuak dauden. Hau da, guztira 134.503 biztanleek ez dute banda zabaleko sarbiderik, hortaz, horregatik zerbitzu honen hedakuntza dugu hurrengo helburutzat.