Pasa den asteartean, Azaroak 29-an, GipuzkoAPPs 2016 lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundian.

2013. urtetik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urtean Gipuzkoan garatu diren aplikazioak saritzen ditu. Lehiaketako epaimahaiak bere kriterioaren arabera, aplikazio onenak aukeratzen ditu eta sariak banatzeko ekitaldi publiko bat antolatzen du.

Sariak aplikazioen sortzaileentzako errekonozimendua izateaz gain, diru saria ere bada. Aplikazio irabazleek aurten 10.000, 6.000 eta 4.000 €-ko sariak izan dituzte eta beste bi aplikazioek 2.500 € akzesita izan dute.

Lehenengo saria Dinycon Sistemas enpresak garatutako AtPoints izeneko aplikazioak irabazi zuen. Aplikazioa geomarketing-a egiteko tresna da, erabiltzailea GPS edo Beacon bidez geokokatzen du eta bere posizioaren arabera erabiltzaileak eduki ezberdinak jaso ditzake.

atpoints01 atpoints02

Aplikazioa oraindik ‘Unreleased’ moduan dago Android sistema eragilea duten mugikorretarako eta helbide honetan deskargatu daiteke:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.atpoints.dinycon.atpoints

Bigarren saria Berriak eraman zuen sortu duten ‘Berria’ aplikazioarekin. Aplikazioaren bitartez berriaren edukiak eskuratzeko aukera dago eta Berriaren albisteak mugikor baten bidez irakurtzeko esperientzia hobetzen da.

berria02 berria01

Aplikazioak Android eta iOS mugikorretarako prest daude eta helbide hauetan deskargatu daitezke.

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.berria

iOS: https://itunes.apple.com/es/app/berria/id599573956?mt=8

Hirugarren saria Gaztea Irratiko aplikazioak irabazi zuen, aplikazio hau Akting Ingeniaritzan garatu dugu eta oso pozik gaude jasotako sari honekin. Aplikazioaren bidez Gaztea Irratia zuzenean entzun daiteke, programazioa kontsultatu daiteke eta Top zerrendatako abestiekin eta EITB-ko datu basean dauden abesti guztiekin Playlist-ak egin daitezke. Aplikazioak konektibitate osoa dauka Blueetooth erreproduktoreekin eta publiko gaztearentzat zuzenduta dagoen euskarazko eta doako ‘Spotify’-a dela esan genezake.

gaztea01 gaztea02

Aplikazioa Android eta iOS gailuentzat eskuragarri dago eta ondorengo esteketatik deskargatzeko aukera dago.

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.gaztea

iOS: https://itunes.apple.com/es/app/gaztea/id1104206956?l=en&mt=8

Aplikazioa instalatu baina lehen ikusi nahiko balitz bideo honetan nola funtzionatzen duen ikusi daiteke.

Lehenengo akzesita IBD Internet enpresak aurkeztu zuen OlaberriApp aplikazioari eman zioten. Aplikazioaren bitartez Olaberriako biztanleek udaletxearekin harremanetan jarri daitezke eta horrela herri partaidetza bultzatu. Herrian gertatzen diren gorabeheren berri eman dezakete, berriak ikusi ditzakete eta alertak jaso.

olaberriapp01 olaberriapp02

Aplikazio hau ere Android eta iOS sistema eragilea duten mugikorretan erabiltzeko aukera dago.

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ibdinternet.olaberriapp

iOS: https://itunes.apple.com/es/app/olaberriapp/id1161761492?l=en&mt=8

Bigarren akzesita Tokikom toki komunikabideen bateraguneari eman zioten. Tokikom-ek oinarri bezala duen aplikazio ‘ama’ bat sortu du eta horrekin komunikabide ezberdinentzat aplikazioak atera ditzake. Aplikazio hauek oinarriko funtzionalitateak amankomunean dituzte eta gero bere funtzionalitate zehatzekin osatzen dira. Aplikazioen helburua euskarazko komunikabide bakoitzeko edukiak mugikorretik eskuragarri jartzea da eta momentuz Anboto, Baleike, Goiena eta Erran komunikabideek beraien aplikazioak dauzkate.

tokikom02 tokikom01

Aplikazioak Android eta iOS mugikorretan deskargatu daitezke ondorengo esteketan.

Android: https://play.google.com/store/search?q=tokikom&c=apps

iOS: https://itunes.apple.com/gb/developer/tokikom/id1067651884

Lehiaketara guztira 26 aplikazio aurkeztu dira eta finalera iritsi diren aplikazio hauetaz gain, parte hartzaileen artean badaude oso aplikazio interesgarriak. Argi dago ez dela oso urrutira joan behar aplikazio interesgarriak aurkitzeko eta hemendik egindako aplikazio politak ere eskuragarri daudela jakin behar dugu.