Errealitate bat da: gizarteak ingeniari informatikoak behar ditu. Informatikarien okupazio-tasak 100% ukitzen du, hala ere, enpresek, tituludun pertsona falta dela medio, gero eta arazo gehiago dituzte sektore honetako profesionalak aurkitzeko.

Duela urte batzuetatik hona, titulazio teknologikoak eta ingeniaritzak enplegatze hoberena duten lanbideak dira eta etorkizunari begira eskaera esponentzial hori biderkatuko dela aurre ikusten da. Gainera, unibertsitateetako mozketa nota beste zientzia fakultateena baino askoz baxuagoa da eta, hala ere, horrek ez du ikasleen arreta pizten.

Premiazko eskaera hau estaltzeko, intelektualki erakargarria den lanbide baten moduan aurkeztu behar zaie gazteei. Txikitatik informatika hurbildu behar zaie, ez bakarrik egunerokotasunean erabiltzen ditugun erraztasunekin, baizik eta prest egoteko programagarri diren objektuz beteta dagoen mundu batean bizitzeko. IKT-ekin lotuta dauden lanbideak hurbildu behar dizkiegu, erakutsi behar zaie horrek zertan datzan eta zer-nolako lanbide adarrak dituzten.

ikasketak eta lana

Ikasketa hauekiko zaletasuna hazteko, ingeniaritza informatikoa lotzen den estereotipoekin bukatu behar dugu, izan ere, informatika programazioa eta segurtasun sistemen urrapena baino askoz harago doa. Ingeniaritza informatikoak bide profesional ugari ireki egiten ditu, hala nola, erabiltzaileetan oinarritzen den ingeniaritza baldintzak edota interfazeen garapena, non informatikariek giza gaitasun handiak izan behar dituzten eta  diziplina anitzeko taldeekin lan egin; edota informatika proiektuen zuzendaritzako lanpostuak zeinak lidergo eta pertsonen gestioan gaitasuna eskatzen duten. Bestetik ere, datu-eremu handien analisian (Big data) ere informatikatik at dauden alorra ukitu behar dira, azterketa teorikoaz aparte, arloan adituak direnekin etengabeko lana eskatzen baitu, lanbide horiek ere ezagutuz. Hortaz, informatikak dituen berezitasunaz aparte, giza gaitasunak eta pertsonekin harremanak garatzeko aukera eskaintzen dute teknologikoaren lotutako eta merkatuan beharrezkoak diren lanbide hauek. Azken baten balio anitzeko ikasketak dira, lan merkatu zabala eskainiko duena. Gure gazteak esparru honetara hurbiltzea lortu behar dugu, lanerako aukerak izango dituztelako eta ekonomikoaren garapenerako beharrezkoak ditugulako.

Gaur egungo egoera

Informazio teknologien sektorea, egun, enplegu betea duen gutxienetako sektorea da eta horren etorkizuna gero eta itxaropentsua da. Langabezia tasa %5a baino baxuagoa da, hau da, ez dago langabeturik alor honetan eta gure gazteek arrakastatsua den bide hau hartzera animatu behar ditugu. IKT sektoreko enpresen enplegu eskaerak gaur dagoen eskaintza gainditu egin du eta hori dela eta, profesional hauek balore handikoak izaten ari dira enpresa hauetan.

Aipatzekoa da ere, IKT profesionalen artean bakarrik %17a emakumeak direla. EHUk  “e-makumeak” proiektua duela hamar urte sortu zuen arazo honi aurre egiteko, izatez, enplegu mota hauek berdintasunari mesede egiten dio, enpresek estima handia dioten lanpostuekin lotzen dituztelako eta proiekzio profesional izugarria dute.

Laburbilduz, esan beharra dago garapen teknologikoa dela eta lan-eskaintza handia eta kalitatezkoa dagoela eta egongo dela informatikaren munduan. Tren honetara igo behar gara gure gizartea IKTen alorrean aurrera egingo badu.

Emakumea