2018ko martxoaren 15ean, Europako Parlamentuko Plenoak, Europar Batasuneko erakundeek 2020ko ekainaren 30a baino lehen frekuentzia banda 700 Megahertzetara berregokitzeko behin behinean hartutako erabakiari behin betiko oniritzia eman dio.

Erabaki horren ondorioz, esan bezala, 700 Megahertzeko frekuentzia bandaren liberazioa onartzen da. Egun, frekuentzia banda hori (700Mhz) lurreko telebista digitalaren zerbitzuek betetzen dute, eta hauek, beste frekuentzia batzuetara migratu beharko dira, haririk gabeko banda zabalaren komunikazio elektronikoko zerbitzuei lekua uzteko, hala nola, 5Gari.

Helburua da, 2019ko urtarrila eta 2020ko martxoa bitartean migrazio hori burutzea, heltzear dagoen 5Gari lekua utzi eta estaldura bermatzeko.

Ekonomia Ministerioak, 2018ko ekainaren 30ean, “bigarren zatikizun digital” bezala ezagutzen den aldaketa hau aurrera eramateko jarraibideak aurkeztu zituen, Europar Batasunak ezarritako epeak betetze aldera.

Estatu zein Euskal Autonomi Erkidego mailan, aldaketa honek, etxebizitza askok hargailuak aldatu behar izatea eta ohikoak diren antenen ahokadurak egin behar izatea suposatuko du.

Euskal Autonomi Erkidegoak “bigarren zatikizun digitala” deitzen dena, Frantziarekin batera koordinatuko du. Halaber, Euskal Autonomi Erkidegoak berari dagozkion multiplexak (datuen zenbait sarrera eta irteera bakarra duten zirkuitu konbinazionalak) mantenduko ditu.

Beraz, Merkatuen eta Lehiakortasunaren Nazio Batzordearen esanetan, 700 Megahertzeko frekuentzia bandaren liberazioak lurreko telebista digitalaren zerbitzuen %30eko galera suposatuko du. Baina aldaketa honi esker, 5Gari lekua utziko zaio, eta horrek ekarriko du, Internetaren abiadura handiagotzea eta baita domotika eta beste hainbat produktuen hobetzea.

Aurreko bidalketa

Teknologia emakume ahotsez

Hurrengo bidalketa

Hau da bidalketarik berriena

Egilea

Xabier Arrieta

Xabier Arrieta

@XabierArrieta1
Xabier Arrieta Goiri,
informatika eta euskalgintzan aritua naiz baina honek ez du esan nahi aditua naizenik.

Deustuko Unibertsitatean atera nuen Informatika lizentziatura.

UPV/EHUko Gerente ordea izan naiz, IKT arloan 2004tik 2011 arte, ondoren IZENPEren Zuzendari nagusia izan nintzen eta 2015etik Eusko Jaurlaritzako Informatika eta komunikazioetako Zuzendaria naiz.

Armentia Ikastolako Presidentea izan nintzen 8 urtetan, Ikastolen Elkartea-Partaideko Presidentea eta gaur egun Euskal Herriko Ikastolen idazkaria.

.EUS elkarte eta Fundazio kide naiz sortu zenetik, Fundazioko diruzaina gaur egun.

Iruzkinik ez

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude