Gizakiok, teknologia berriak direla eta, elkarrekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun moduak aldatu direla nabarmena da. Baina are gehiago, egun, teknologia gure bizitzetan geroz eta barneratuago dago, hala, gizakiak eta gailuak elkarrekin erlaziona daitezke. Harreman horiek posible egiteko tresna hizkuntza da, izan ere, gailuek zerbait egin dezaten nahi badugu aginduak jaso beharko dituzte, eta horretarako, esan bezala, nahitaezkoa da hizkuntza.

Orokorrean, gailuekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen hizkuntzak dira, ingelera, espainiera, frantsesa edo alemana, hala nola, globalizazioaren parte diren estatu nagusietako hizkuntzak. Horrek suposatzen du, beste edozein hizkuntza baztertzea, era berean diskriminatuz, hizkuntza hori ohikoa duten hiztunak. Hau da, hizkuntza minorizatuak ez dira teknologia hauekin lotzen.

Horren adibide nagusia islandieraren da. GPS unitateei islandieraz idatzitako kale batera joateko agindua ematen zaienean, hauek ez dute agindua ulertzen, ez baitaude hizkuntz horretan programaturik.

Islandierari gertatzen ari zaiona, beste hainbat hizkuntza minorizatuei ere gertatzen zaie, horien artean euskarari. Gure kasuan, egia da badaudela programa asko euskarara itzulita, hots; Linux, Windows, Office, Open Office, beste batzuen artean, baina ahotsa erabiltzen den programa edo gailuetan tendentzia ez da hori.

Teknologietan erabiltzen den hizkuntza zein izango den zehaztea multinazionalen menpe dago, horiek baitira gailuak egiten dituztenak. Horren ondorioz, joera da, euskararen erabilera murriztea. Izan ere, Euskal Autonomi Erkidegora heltzen diren produktuak espainieraz jaso dira; ondorioz, espainiera erabiltzen dugu gizaki eta gailuen arteko harremanetan. Horrek euskararen erabilera egunerokotasunean txikitzea eragingo du.

Guzti hori dela bide, konponbideren bat aurkitu behar da. Baina, ba al dugu guk, multinazional horietan esku-hartu eta gauzak aldatzeko indarrik?

 

Irudia: bagera.eus