Facebook

Facebookek 486.916 eurotako galerak aitortu ditu Espainian 2016. urtean. 2015.ean ere galerak izan omen zituen, 324.184 €takoak. Nork sinetsi?

Publizitatez lortzen dituen diru sarrerak Irlandan deklaratzen ditu. Horrela, ingeniaritza finantziarioa erabiliz lortzen du Espainian eta beste hainbat herrialdeetan diru galerak aitortzea eta elkarteen gaineko zergarik ez ordaintzea.

2017ko lehengo hiru hilekoan 6.959 miloi dolarretako irabaziak iragarri berri ditu, 2.000 miloi erabiltzaile dituenez, erabiltzaileko 14 dolar inguru irabaziko ditu 2017an. A ze pagotxa!!! 2.000 miloi erabiltzaile gara Facebooken altxorra, guk geuk ematen diogu informazioa Facebooki musu truk, guk geuk egiten dugu Facebook handi, negozio eredu bikaina beraiena.

Negozioa

Google

Antzeko negozioa du Googlek ere, publizitatean oinarritutakoa, nork ez du erabiltzen bere bilatzailea? Baina horren inguruan IT ekosistema zabala sortu du, urtetik urtera zerbitzu gehiago eskaintzen du, izan mapak edo sakeleko telefonoaren sistema eragilea, izan hardwarea edo softwarea. 2017an 20.000 miloi dolar inguru irabaziko ditu bere jabea den Alphabet enpresak. Euskadiko erkidego autonomoaren urteko aurrekontua baino handiagoa izango da Googlek aurten irabaziko duena.

Amazon

Hirugarren erraldoia Amazon da, duela hamarkada bat internet bidez liburuak saltzen bazituen, egun Estatu Batuetan arropa gehien saltzen duen enpresa da, ukitzen duen guztia jaten du, izan IT zerbitzuak edo produktu freskoen salmenta. Egunotan Amazon Key zerbitzua iragarri du, etxeko atean bideo kamera bat eta zerraiala automatikoa jarriko dizute, erosi duzun produktua etxean jasoko duzu, garraiolaria zure etxeko atera hurbiltzen denean, mezu bat jasoko duzu, kamera piztuko da eta garraiolaria ikusiko duzu, ados bazaude zure telefonotik automatikoki etxeko atea irekiko diozu.

Lanbideak

Negozio erraldoia

Eta bitartean zergak ez dakigu non ordainduko dituzten, bilatzaileak hobesten diguna irakurriko dugu eta erositako produktua auskalo nondik etorriko den. Negozio eredua aldatzen doa, mundu berri honetara egokitzen asmatu behar dugu, bestela gureak egin du,

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedIn
Aurreko bidalketa

Mugikor bera lanerako eta asialdirako?

Hurrengo bidalketa

Edukien marketina eta sare sozialen marketina, eskutik helduta halabeharrez

Egilea

Xabier Arrieta

Xabier Arrieta

@XabierArrieta1
Xabier Arrieta Goiri,
informatika eta euskalgintzan aritua naiz baina honek ez du esan nahi aditua naizenik.

Deustuko Unibertsitatean atera nuen Informatika lizentziatura.

UPV/EHUko Gerente ordea izan naiz, IKT arloan 2004tik 2011 arte, ondoren IZENPEren Zuzendari nagusia izan nintzen eta 2015etik Eusko Jaurlaritzako Informatika eta komunikazioetako Zuzendaria naiz.

Armentia Ikastolako Presidentea izan nintzen 8 urtetan, Ikastolen Elkartea-Partaideko Presidentea eta gaur egun Euskal Herriko Ikastolen idazkaria.

.EUS elkarte eta Fundazio kide naiz sortu zenetik, Fundazioko diruzaina gaur egun.

Iruzkinik ez

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude