Egun, ehunka eta ehunka datu partekatzen ditugu egunero eta  gero eta garrantzia eta ardura gehiago dakarren gaia bilakatzen ari da. Erabiltzaile batek interneten nabigatzen duenean, berriak bilatzen dituenean, sare sozialetan informazioa partekatzen duenean edota leku berri batera joaten denean, enpresaren bat datu horiek hartzen ditu gero saltzeko ideiarekin. Interneten datu pertsonalen negozioa handitzen ari da eta bankuak, aseguradurak eta operadoreak dira informazio hori erosten eta saltzen dituzten agente nagusiak. Erabiltzaileak ez gara ohartzen zer-nolako tamaina duen gure datuen salerosketa merkatua.

Datuen inguruan dagoen trafikoa eta segurtasun falta dela eta, Europak beharrezkoa ikusi du Datuen Babeserako Erregelamendu berria abian jartzea. Ideia honen inguruan, Bruselak erabiltzaileei haien datuen kontrola eman nahi die pribatutasun eskubidea gailentzeko asmoz. Legeri berria, 2018ko maiatzean aplikagarri izango dena, enpresak datuak erabiltzeko jabeen baimena eskatzera behartzen ditu eta ezezko erantzuna lortuz gero, ezabatu behar izatera. Deien eta SMS datuen erabileraren gain, baita WhatsApp, Facebook Messenger edota Skype antzeko mezularitza zerbitzuetan murrizketak aplikatuko dira.

Europako kontsumitzaileen erakunde nagusiak konfidentzialtasunak irabazi duela dio, baina kaltetuen zerrenda lar zabala da: telefoniako operadoreak, mezularitza aplikazioak edota online bidezko publizitate industria. Guzti hauen aburuz, arauak jada nahiko zorrotzak ziren eta arauketa berri hau zama moduan ikusten dute datuen trafiko askeak ahalbidetzen dituen aukerak ahulduko dituztela Europar Batasuneko hazkundea mehatxatuta egonez.

Hala ere, badaude arau berri honi zulo ugari ikusten dituztenak erabiltzaileen gain informazioa erabilera baimena ematearen zama jartzeagatik eta ez, ordea, enpresek ziurtatzea datuen konfidentzialtasuna. Baina zenbaitetan interneten bidez adostasuna eman duzu ulertu gabe zer den onartzen ari zarena? Informazio egokia eta argia lortzen dugu gure datuen trafikoaren inguruan? Gure datuek datuen garrantziaz ohartu egiten gara?

Salmenta

Bestetik, badaude boom hau aukera baten moduan ikusten dutenak, eta hori dela eta, negozio berriak abian jartzen ari dira. Adibide moduan, gero eta gehiago dira erabiltzaileei haien datuen salmentagatik ordaindu nahi duten operadoreak erabiltzaileak berak bere datu pertsonalen salmentaren negozioa abian jartzen ari diren operadoreak gehiagotzen ari dira. Baita, Big Dataren aukerak aprobetxatuz, banku batzuk ere, salmenta puntuko terminalen bidez lortzen diren datu anonimoak eta estatistikoak saltzen dituzte, enpresek kontsumitzaileen ohiturak eta zaletasunen inguruko jakintza hobetzeko eta, ondorioz, merkatu eta publizitate estrategien diseinua errazteko.

Teknologien etengabeko garapena eta horren inguruan sortzen diren datu pertsonalen inguruko arazoak eta negozio berriak direla eta, itxaron beharko dugu zer-nolako bilakaera eta konponbideak izango dituzte kezka guzti hauek.