Teknologiak musikan eragina duela badakigu, beste esparru guztietan bezela, eta historiak erakusten digu garai bakoitzean zein tresna zeuzkaten eskuartean eta zerekin egiten ziren gauzak.
Gaurkoan rapero famatu batek dakarkigu berrikuntza eta bere diska entzuteko era berri bat. Kanye West-ez ari gara. Batzuek ezagutuko duzue, beste batzuek ez, baina hemen duzue bere gadget berriaren aurrerapen bat.
Artista honek diska berria atera du, Donda izenekoa (bere amaren izena da, bere omenez) eta gadget berri honek Donda Stem Player du izena.
Donda diskaren izena da baina, zer da Stem?
Stem fitxategia, lau elementu musikalez osatutako kanal anitzeko audio fitxategi irekia da. (Hau da nahastea, Lorea!) Errezago uler dezagun, Stem artxibo batean, audioak banaka izango genituzke, adibidez, baxua, bateria, ahotsa eta melodia, eta ez denak batera. Honek sekulako jokua ematen digu bai Dj direneri baita asmatu duten gadget berri honi. Entzun nahi duguna aukeratzeko ahalmena ematen baitigu.
Kanta honetan ahotsa ez dugula entzun nahi? Kendu ahalko dugu. Kanta honetan baxua eta ahotsa bakarrik nahi ditugula? Bada horiek bakarrik entzun ahalko ditugu.
Era honetan, artista baten kantak pertsonalizatu ditzakezu, nahi bezela entzun, desberdin egin, … Hau dena lehen geneuzkan mp3-en antzeko objetu batean. Ikus dezagun!
https://www.youtube.com/watch?v=oMZhiy31oic
Instrumentuak aukeratzeaz gain, beste hainbat aukera ematen dizkigu, adibidez: abiadura azkartu edo moteldu, loop-ak egin, efektuak gehitu, atzeraka jarri kanta,…
Diska hau gadget berri honekin ateratzeaz gain, espektakulu berezia prestatu du aurkezpenerako, non bere txikitako etxearen erreplika bat eraiki duen estadio baten barruan.
Baina gauza bat arraroa egin zait… ez du bertsio digitala eraiki! Azken aldian ingurune birtual asko eraikitzen egon gara, non jentea batzen den, ikusi dugu ere nola artista batzuek e-sports delakoetan parte hartu duten. Baina oraingoan, alde digitala kantetan bakarrik geratu da, merkatura beste objetu bat sartuz eta ikusiko dugu ea beste artista batzuk ere animatzen diren kanten pistak libre uzten.