Iada bagabiltza denboratxo bat etxetik lanean (telematikoki) eta gauza batzuetara ohitu egin gara, beste batzuk ordea guztiz ahaztu zaizkigu eta beste batzuk ahazteko daude. Lehen bileritis bagenuen orain… bideobileritis…Google Meet delakoa, Zoom edo Jitsi…! Deitzea ere ahaztu zaigu iada!!
Gainera, tresnak askotan berdin du, garrantzia metodologiak eta lan fluxuak baitu. Zer behar duzu? Nola egin nahi duzu lan? Galderak egin, beranduago tresna aukeratu.
Lan kolaboratiboen inguruan ibili naiz pentsatzen baita ere, nola digitalizatu ditzakegun momentu horiek. Lan operatiboa bera ez, baizik eta esperientzia. Prozesu kolaboratibo batean zaudeneko esperientzia eta zeharkatzen zaituzten gauzatxo guztiak.
Tresna kolaboratibo asko daude, baita metodologiak. Baina gizakiak elkarrekin gaudenean sortu ditzakegun esperientziak, begiradez gurutzatutakoak, osagai desberdinak dauzkate, nola eraman hau mundu birtualera?
Gure kooperatiban 30 bat gazte gara eta Covid-19aren inguruko ausnarketa bat egitera animatu ginen. “Normalean” hilean behin, ekipo guztia batzen gara egunean jar gaitezen, baina oraingoan bideodei baten bidez izan zen “Team Day” delakoa.
Dinamiken barruan sormen prozesu bati aurre egin behar genion eta zein tresna erabili horretarako?
Tresna “serioak”
Aspalditik erabiltzen dugu Slack gure artean komunikatzeko. Whatsapp-a ordezkatzen duen tresna da eta bertan lankide guztiak gaude. “Talde” (“canal”-ak Slack-en) desberdinak sortu daitezke gai desberdinez hitz egiteko (publikoak edo pribatuak), horrela elkarrizketak era ordenatuago batean joango dira pilatzen. Horrez gain pertsona bati mezu zuzena bidali ahal zaio. Bilaketa sistema ona du, aplikazio gehiago batu ahal zaizkio komunikaturik egon daitezen eta notifikazioak kudeatu ahal izateko ordutegi bat jartzeko aukera ematen dizu baita ere. Oso ondo dagoen tresna da! Animatu zaitezte eta utzi mobila alde batera.
Bestalde, nola jakin zertan dabiltzan lankideak?
Guk SCRUM metodologian oinarritutako metodologia propioa dugu (adaptazioak egiten dizkiozu zure organizazioan eta pertsonetan ondo egokitu daiten) eta Trello tresna erabiltzen dugu dauzkagun “tareen” egoera begirada batez jakiteko (egiteko daudenak, egiten gaudenak eta eginda daudenak). Era oso bisualean egoeraren argazki bat duzu eta prozesuaren historikoa. Zuk parte hartzen ez duzun proiektuen egoera ikus dezakezu eta “ispilu efektu” pixkat sortu.
Bi tresna hauek Covid-19 pelikula estreinatu baino lehen erabiltzen genituen, beraz, adaptatzea ez da hain zaila izan, baina, nola egin ostera, ideazio prozesu bat? Guk Mural aplikazioa erabili genuen eta nahiko erantzun ona eman zigun (gu ere nahiko formal ibili ginen eta).
Mural tresnak hainbat txantiloi eskeintzen dizkizu eta baita “folio” zuri haundi bat zuk pertsonalizatu ahal izateko nahi duzun eran eta behar dituzun txantiloiekin.
Guk orri zuri bat hartu genuen eta gure erara jarri. Ideazio prozesua baino egun batzuk lehenago irakurketa batzuk bidali genituen, erreflexio bat landu eta horrela, bilera hau hastean, landuago izango genuen dena.
Dinamizatzaile batek duen papera garrantzitsua da horrelako dinamika bat aurrera eramateko, baina Mural tresnak rol honi laguntzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu. Txantiloiez gain, elementuak blokeatzeko aukera du, denbora mugatu bat jarri dezake ariketa bakoitzerako, bozkaketa konfiguratzen duena da,… Baina bai, funtzionatu dezan, gidoia argi eta garbi egon behar da eta ekipoak definituak dituen “legeak” onartu.
Bestalde, Post It-ak transkribitzea ez da inoiz hain erraza izan!
LOOM tresna asko ari gara erabiltzen aurkezpen, feedback, edo bestelakoak egiteko. Pantaila grabatzeaz gain zure aurpegia ikusteak beste gertutasun bat ematen du. (Gainera abiadura azkarrean ikus ditzakezu..! Leire Palacios-ek barre egingo zuen irratian bagina.)
Honek luzera begira zer eragingo du?
Normalidade berrira pasatzen garenean, ikasiko dugu orain derrigorrez egiten ditugun gauzetatik?
Ezagutzen ari garen tresna eta historia guztietatik, zeinekin geratuko gara etorkizun “normal”erako?
PD: egun hauetan Netflix bezelako plataformetan arreta jarri eta portadak nola aldatzen dituzten ikusten disfrutatu. Azkenean klik egingo duzu..!