Karta jokuak asko gustatzen zaizkit eta erabilgarriak direla konturatu naiz. Prozesu baten gidalagunak izan daitezkeelako, hau da, ni ez nagoenean, nola bermatu dezakezu prozesu gidatu bat egingo dutenik eta zuk eskatutako osagaiekin, gainera? 

Ikasle kuriosoak dauzkat, baina teknologia proiektuetan (proiektu guztietan egia esan) batzutan balore minimo batzuk mahai gainean jarri behar dira, eta dialogo batzuk ireki ondo diseinatu ahal izateko emaitza.

Kasu honetan, “Internet of Things” delakoak diseinatzeko asmatu dugun prozesu bat ekarriko dizuegu.

Kartek eta emandako instrukzioek, diseinu prozesu baten sartzen gaituzte eta bermatu nahi diren osagaiak erabili beharko ditugu. 

Hasteko, pertsona mota bat eta eszenatoki bat aukeratu beharko genituzke.

Zer behar edo arazo zehatz konpontzen saiatzen ari gara hautatutako erabiltzaileari? Karta sorta hauen barruan adin desberdineko erabiltzaileak topatuko ditugu, behar desberdinekin, egoera sozioekonomiko desberdinekin… (nagusiak, emakumeak, errefuxiatuak, kapazidade anitzdun erabiltzaileak,…). Eszenatokien kasuan, ODS direlakoak sartu ditugu, diseinu prozesuan kontuan izateko baita ere (nahibeste har daitezke). 

 

Behin karta hauek aukeratuta, balio gehiago sartuko dugu ekuazioan, beraz, “misio” karta bat aukeratu beharko dugu, adibidez hauxe: honek “Troyako zaldia” du izena, gauza baterako dirudielako, baina azpitik beste helburu bat duelako. 

Baina “misio”-en helburua objetuak jendeari emango dion erabilgarritasuna zehaztea da. 

Jarrai dezagun aurrera! IoT (Internet of Things) diseinatzen gaudela esan dugu, beraz, objetua aukeratzeko momentua da. Zein objektu dira zure erabiltzaileentzat funtsezkoak eta nola lagundu dezakete identifikatu dituzun beharrak konpontzen? Aukeratu objetuen barajatik bat, eta bestela zure objetua asmatu 🙂 

Orain ikerketzeko momentua da, zein sarrera mota beharko ditugu? Giza ekintzak, sentsoreak edo konektatutako iturri bateko zerbitzuak dira? Eta gizakia nola komunikatuko da objetuarekin? Nola erantzungo dio? Feedback zuzena eman ahalko dio, objetuan bertan, edo beste zerbitzu baten bidez erantzun? 

 

 

 

Adibideak:

                                                                                 

Goiko kasuan, erabiltzailea objetuarekin komunikatzeko, astintzearen bidez egingo du.

Kanpoko datu moduan hezetasuna hartuko du eta zerbitzuetatik gure osasun jarduerak hartuko ditu. Eta obkjetuaren “output” moduan, soinua jarri ahalko genuke, adibidez. 

Hau da, erabiltzaileak objetua (imagina erloju bat) astintzen duenean martxan jarriko da, hezetasuna neurtuko du eta beste gailu baten bidez edo konexio bidez zure osasun datu batzuk ere izango ditu. Zein ekintza nahi dugu automatizatzea? X baliodun hezetasunera heltzean, zarata egingo du objetuak eta horrela guk balio horretara heldu dela jakingo dugu.

Begiratu irizpideen baraja eta eztabaidatu kontzeptuak  (eman puntuazioa bakoitzari nahi izanez gero). Ikusi ahultasunak konpontzeko hobekuntzak aurkitzen dituzun, beste karta batzuk hartu eta prozesua alda ditzakezu beharra sentitzen baduzu, hau da, kartak hartu botatzen joango gara gure diseinura heldu arte.

Karta familiak hauek topatuko ditugu:

Pertsonak: Erabiltzaile desberdinak.

Eszenatokiak: Zure IoT ideiak jorratzen dituen arazoak eta erronkak.

Misioak: Zure IoT ideiak jendeari ematen dion xedea, balioa edo erabilgarritasuna.

Objetuak: Teknologiarekin eta interaktibitatearekin handitu beharreko objektu fisikoak

Sentsoreak: Inguruko datuak erregistratzeko konektatzen diren sentsoreak (edo sarrera datuak).

Output: Objektuak erabiltzailearekin komunikatzeko erabiltzen duen seinalea. 

Giza ekintzak: Objetuarekin komunikatzeko gizakien keinuak.

Zerbitzuak: Objektuekin datuak trukatzen dituzten lineako zerbitzuak, hala nola web zerbitzuak, aplikazioak edo urruneko sentsoreak.

Irizpideak: zure IoT ideia ebaluatzen laguntzeko hausnarketa irizpideak.

Joku baten bidez izaterakoan, sentsazio arinagoa da eta jolasten duzun bakoitzean emaitza desberdinak ateratzen dira. Gainera, jokuaren bariable nahikotxo daude, hau da, guztiz libre egin dezaketen prozesu bat da edo nahi izatekotan oso gidatua, guk bilatu nahi dugun emaitzera gerturatuz. 

Momentuz inglesezko bertsioa dugu, laster euskeraz egongo dena 🙂 

Hemen Iot karta jokua inprimatzeko moduan:

https://labur.eus/iotkartak

Hemen teknologia proiektuak baloratzeko zenbait galdera (Jaques Ellul-ek inspiratuak):

https://labur.eus/jaquesellul