Gaur egungo mugikorrek edukiera handiko memoriak ekartzen dituzte, 16, 32 edo 64 GB-ko memoriak izugarri handiak iruditzen zitzaizkigun orain dela urte batzuk. Ia bete ezinak zirela pentsatuko genuen, baina orain mugikorrekin dugun erabilerarekin tamaina handiko memoria hauek ere betetzen ditugu.

Batez ere eduki multimediak, argazkiak eta bideoek gure telefonoen memoria gehiena betetzen dute. Etengabe ari gara argazkiak eta bideoak ateratzen eta memorian gordetzen edo argazki eta bideoak jasotzen.

Honetaz gain, instalatzen ditugun aplikazioek ere gure mugikorraren memoriaren zatia handia hartzen dute, izan ere, instalatzen dugun aplikazio kopurua handia izan ohi delako. Gainera, aplikazioen eguneraketa eta funtzionalitate gehigarriekin badira tamaina oso handia hartzen duten aplikazioak.

Memoria faltari aurre egiteko microSD txartelekin hedatu dezakegu, behintzat txartel hauek txertatzeko gaitasuna duten mugikorretan.

Mugikorrak dakarren memoriari etekin handiagoa ateratzeko badago hain ezaguna ez den beste modu bat, “Lite” aplikazioak aplikazio osoengatik ordezkatzea. Mugikorrean ditugun aplikazio askoren funtzionalitate guztiak ez ditugu erabiltzen, baina gure mugikorraren memoriaren zati handia okupatzen dute. Bertsio “Lite”-ak funtzionalitate basikoekin egindako bertsioak dira eta behar duten memoria askoz gutxiago da. Ez dituzte bertsio osoek dituzten aukera guztiak eskaintzen, baina kasu gehienetan ez dira behar izaten.

Lite” bertsioan instalatu daitezken aplikazio ezagunenak hauek dira:

Shazam Lite

Shazam-en bertsio osoak 20 MB behar ditu eta “Lite” bertsioak MB bakarra. Interesgarria da Shazam-en funtzionalitate nagusiena mantentzen duelako.

shazam

Facebook Lite

Facebook-en “Lite” bertsioak ez ditu Facebook-en funtzionalitate guztiak eta itxuraz ez da hain ikusgarria, baina 80 MB baina gehiago behar izatetik MB batera pasatzea memoria aprobetxatzeko ez da aukera txarra.

facebook

Messenger Lite

Facebook-en bidez mezuak bidaltzeko aplikazioak ere “Lite” bertsioa eskuragarri du. Bere funtzionalitate nagusia betetzen du askoz tamaina txikiagoan.

messenger

Skype Lite

Skype aplikazioa 100 MB-tik 20 MB-ra jaisten da “Lite” bertsioarekin. Gainera beste bertsioa baina azkarragoa da eta beharrezko funtzionalitate guztiak dauzka.

skype

LinkedIn Lite

LinkedIn-en “Lite” bertsioarekin beste aplikazioekin ikusi dugun bezala oinarrizko funtzionalitateak dituen bertsioa ere eskuragarri jarri dute, hori bai, ez dago herrialde guztietako Play Store-etan, eta hortik kanpo instalatu behar da.

linkedin