Asko dira mugikorretarako formatuan arrakasta izan duten jokoak. Denboraldi batean modan jartzen direlako, denok ezagutzen dugu Pokemon Go-ren kasua, edo denbora pasatzeko dibertigarriak direlako, jende askok erabiltzen ditu denbora tarteak betetzeko.

Batzuk beste formatuetan daudenen moldaketak dira, baina gehien interesatzen zaizkidanak joko mekanika erraza dutenak dira. Jokoa instalatu eta minutu gutxira modu naturalean jolastu daitezkeenak. Hauek normalean jolas mekanika basikoak  erabiltzen dituzte, baina hauekin momentu dibertigarri bikainak eman ditzakete. Gaur mekanika hauek errepasatuko ditut hauekin garatutako jokoen adibideak ikusiz.

Tap edo “kolpetxoa”

Ez da klik egitea, pantailan kolpetxo bat ematea da, oso naturala eta erraz egiten dena. Hau bakarrik erabilita, harrigarria dirudien arren, jokoetan interakzioa sortu daiteke. Honen adibidea Flappy Bird famatua da.

Kolpetxo txikiak ematen gure pertsonaia lurrera ez erortzea lortu behar da eta mugitzen doan heinean bidean agertzen diren oztopoak ekidin behar dira. Jokoaren bertsio asko atera dira, hemengo hau adibidez.

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=floppy.bird&hl=en

Tap & Drag

Joko mekanika honekin pantaila zapaldu eta arrastatzea da. Normalean jokoaren elementu bat mugitzeko edo elementu batekin interakzio bat izateko. Teknika hau denok ezagutzen dugun Angry Birds jokoak duena da eta benetan erraza da horrela jolastea.

Jokuan txoriak tiragoma batekin txerri batzuen kontra jaurtiki behar dira. Txori ezberdinak erabili ahal dira eta hauekin txerri gaiztoei min handiagoa eragin.

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.rovio.angrybirds

iOS: https://itunes.apple.com/es/app/angry-birds/id343200656?mt=8

Swipe Kontrola

Swipe egitea pantaila zapalduz eta hatza mugituz igarotzea da. Keinu honekin oso era intuitiboan norabidea eta abiadura trasmititu daitezke, horregatik trebezia lantzen duten jokoetan oso erabilgarria da.

Street Basketball jokoan mekanika hau erabiltzen dute, NBA-n egiten den triple lehiaketaren antzekoa baina arau dibertigarriagoekin eta baloi mota gehiagorekin.

SWIPESWIPE

Swipe eginez ahal diren baloi gehien saskiratu behar dira, horrela puntuak lortzen dira eta munduko ranking-ean zure izena ipintzea lortu daiteke. Gainera jokoa euskaraz ere eskuragarri dago.

SWIPESWIPE

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.airclap.three_point_contest

Azelerometroa eta giroskopioa

Ikusi ditugun aurreko mekanika guztiak pantaila ukituta funtzionatzen dute, baina bada beste aukera bat ere, mugikorrak dakarren beste hardware-a erabiltzea. Mugikorrek azelerometroa eta giroskopioa dauzkate eta hauekin mugikorra fisikoki nola mugitzen dugun detektatzen dute. Mugimendu honekin jokoetan interakzioa sortu daiteke.

Hau aprobetxatzen duen joko interesgarri bat Drift Hunters da. Gure mugimenduekin kotxe bat kontrolatu dezakegu eta zirkuitoetatik lasterketak egin denborarik onena lortzeko. Mugikorra bolantea izango balitz bezala mugitu daiteke eta kotxea modu errazagoan kontrolatu.

Kotxea

Kotxea

Kotxea

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.studionum43.drift_hunters_car_tuning