Mugikorra egunero gainean eramaten dugun gailua da, 24 orduetan erabili dezakegun dispositiboa da. Horregatik nahi baina ohikoagoa da mugikorra noizbait galtzea edo galdu baina okerragoa oraindik, norbaitek gure mugikorra lapurtzea.

Orduan, zer? Zer egin dezakegu mugikorra galdu edo lapurtzen badigute? Agian galdera hori erantzuteko lehenago beste bat erantzun behar dugu: Zer egin dezakegu mugikorra galdu baina lehen?

Badira zenbait aukera mugikorra non dagoen jakiteko, gainera mugikorretan ia defektuz datozen tresnak dira. Google-eko Android mugikorra badaukazu “Find your phone” webgunea erabili dezakezu, esteka uzten dizuet:

https://security.google.com/settings/security/find-your-phone

Zerbitzu horrekin gure Google kontuari loturiko mugikorrak geokokatu daitezke edo mugikorra gu gauden gelan badago eta ez badugu topatzen, telefonoari soinua emititzeko esan diezaiokegu (gure telefonora beste batekin deituko bagenu bezala).

Apple-ek ere bere gailuak topatzeko zerbitzua ematen du, horretarako mugikorra iCloud-arekin sinkronizatuta izan behar da eta telefonoaren kokapenaren inguruko informazioa eman dezake.

http://www.apple.com/lae/icloud/find-my-iphone.html

Tresna hauek mugikorra galtzen dugunerako ondo daude, baina telefono mugikorrak dispositibo garestiak dira eta lapurrei interes handia pizten diete. Mugikorra lapurtzen digutenerako tresna hauek  normalean ez dira nahikoa eta badira aukera gehiago ematen dituzten aplikazioak.

Mugikor lapurtuak kokatzeko aukera gehien ematen dituen aplikazioa Cerberus aplikazioa da eta mugikorra galdu baina lehen instalatu beharko dugu. Honekin mugikorraren kokapena jakiteaz gain, mikrofonoarekin audio grabatu, argazkiak atera, SIM-aren informazioa atera, mugikorra blokeatu, deien erregistroa jaso, memoria ezabatu eta alarma jarri daitezke.

Cerberus aplikazioaren funtzionamendua erakusteko ez dizuet betiko bideoa jarriko, ez dizuet funtzionalitate guzti horiek banan banan aurkezten dituen demo bideoa jarriko. Benetako kasu baten bideoa jarriko dizuet.

Bideo honetan, gazte holandar batek mugikor bat erosi eta Cerberus aplikazioa modu ezkutuan instalatu zuen. Bere helburua mugikorra lapurren begi-bistan jartzea zen eta hauetako batek lapurtzea.

Mugikorraren lapurraren jarraipena egiteko aukera izan zuen eta grabatutako materialarekin bidea hau egin zuen. Lapurrari audioa grabatu eta argazkiak atera zizkion, eta lapurraren bizitza ezagutzen hasi zen eta bere bizimodua deskubritzen.

Hainbeste sartu zen lapurraren bizitzan, lapurra pertsonalki ezagutzeko gogoa izan zuela eta egun batean beregana joateko ausardia izan zuen.

Lapurrarekin topatu zenean gertatu zena bideoan ikusi dezakezue…