Jakina da Android sistemaren bertsioei gozoki izenak jartzen dizkiotela, bertsioak aurrera doazen heinean hasierako hizkia alfabetikoki aurreratzen dute eta hizki horrekin hasten den gozoki izen bat ematen diote. Horrela, adibidez “Ice Cream Sandwich” edo “Lollipop” izenak erraz gogoratzen ditugu.
Aurreko bertsioa, 7. bertsioa “Nougat” edo turroi bezala ezagutu genuen, eta orain 8. bertsioa atera berri dute. “KitKat” izen komertzialarekin pasa zen bezala, oraingo bertsio berri honi “Oreo” izena jarri diote, denok ezagutzen ditugun gaileta famatu hauen omenez.
Android bertsio berri hau pasa den abuztuaren 21-ean aurkeztu zen eta berrikuntza interesgarriak ekarriko dizkigu erabiltzaile eta garatzaileoi. Google-en ustez inoiz baina adimentsuagoa, azkarragoa, ahaltsuagoa eta gozoagoa da.
Azkarragoa
Android berriaren kargatze abiadura bikoizten duela esaten dute eta background-ean edo azpitik lanean ari diren aplikazioen aktibitatea murrizten dute aplikazio hauek ez badira oso erabiliak.
Autofill
Webguneetan genuen autofill aukera mugikorrera ekarri dute. Baimena emanten badiogu sistema eragileak gure formularioak automatikoki beteko dizkigu.
Bi gauza batera egiteko aukera
Aukera honekin bi aplikazio aldi berean pantailan izateko aukera izango dugu. Adibidez, bideo dei bat egiten ari bagara eta beste aplikazio bateko daturen bat kontsultatu nahiko bagenu, bideo deia pantailaren behean eskuialdean txikian ikusi ahalko genuke, beste aplikazioan datua kontsultatzen ari garen bitartean.
Aplikazioen informazioa errazago
Aplikazio barruko informazioa errazago eskuratu ahal izango dugu aplikazioa ireki gabe edo instalatu gabe. Aplikazioetara iristen zaizkigun jakinarazpenak aplikazioa ireki gabe irakurtzeko aukera izango dugu. Gainera, “Android Instant Apps” aukerarekin aplikazioak nabigatzailearen bidez probatu ahalko dira aplikazioak instalatu beharrik gabe.
Segurtasuna
Google Play zerbitzutik instalatuko ditugun aplikazioak seguruagoak izango dira, “Google Play Protect” aukerarekin bertan dauden aplikazioak antivirus sistema berri batetik pasako dituztelako maiztasun handiagoarekin, egunean 50 miloi aplikazio eskaneatuko dira.
Bateriaren iraupena
Android berriak bateriaren kontsumoaren optimizazio egiten du eta horrela gure mugikorra denbora gehiagoz erabiltzeko gaitasuna izango dugu.
Emoji berriak
Orain ditugun unicode emojiak berritu dituzte eta horrez gain, emoji berriak gehitu dituzte hauen bidez gauza gehiago adierazteko aukera emanez.
Android 8.0 Oreo sistema eragile berria oraindik ez dago mugikor guztientzat eskuragarri, sistema eragile berri hau Google-en mugikor ofizialetara iritsiko da lehenik eta gero beste mugikorretara hedatzen joango da.
Zuen mugikorretara iristen den bitartean, Google-ek atera duen promozio bideoa jartzen dizuet.