Duela gutxi Bartzelonan Mobile World Congress-a ospatu zen, eta bertan 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren mugikorren joera berriak ezagutzeko prest. Baina, non etorri zen ezustekoa? Nokia 3310 berria aurkeztu zenean. Duela urte batzuk horren ezaguna eta erabilia izan zen gailua berriro ere bueltan da, egokituta bai, baina ezaugarri antzekoekin.
Nokia 3310 merkatura bueltatu da, eta moda guztiak bueltatzen direla esaten den honetan, badirudi teknologia berrietan ere gertatzen hasia dela. Badirudi badaudela nostalgikoak mugikorretan, eta baita bizi garen bizitza konektatu honetatik atera nahian dabiltzanak ere. Deskonexioa bilatzen dutenak, geroz eta gehiago dira, agian asteburu edo oporretarako aukera izan daiteke honelako gailua beraientzat. Edo agian, smartphonea alde batera uzteko aitzaki hoberena izango da.
Nokia 3310 mugikorra, ia vintage dela esan dezakeguna, 59€tan merkaturatuko dela iragarri da. Ohituak hasiak gara mugikor garestietara, eta horretaz gain gutxi irauten duten mugikorretara. Nokia honekin atzera bueltatzen garela dirudi, baina nolabait, ez al gara normalizaziora bueltatzen?
Eta zeintzuk dira Nokia 3310 honen abantaila/ezberdintasunak?
Bateriak iraungo du! 2 ordu jarraian hitz egiteko haina bateria izango dugu, eta ez badugu gehiegi erabiltzen, hilabetera iritsi gaitezke mugikorra kargatu behar izan gabe. Gaur egungo smartphonekin ohituta gaude jada egunero kargatzen… hau aldea! Bateria luzea izatera bueltatuko gara, eta honekin batera mugikorraren bizia luzatuko dugu.
Beste aldea, internetik gabeko gailua izango dela da. Mugikor honetan ezingo dugu Whatsapp, Facebook, Twitter, Instagram… eta horrelako aplikaziorik izan. Ezingo da internetera konektatu, eta honek gaur egungo mugikorren joera guztiz apurtzen duela dirudi, baina…
Zein izango da mugikorren joera hemendik aurrera?
Badirudi Nokia 3310 hau salbuespena dela. Azken finean, publiko zehatz batetara bideratutako aukera bat da. Kalkulatu da, badagoela kontsumitzaileen artean atzera bueltatzeko gogoa zuen %20 inguruko erabiltzailea. Erabiltzaile horiek hasetzeko merkaturatu den mugikorra da hau.
Dena den, mugikorren joera smartphoneak izaten jarraitzen dute, internetera konektatuz eta aplikazioen munduari geroz eta gehiago erreparatuz.