
Nora zoazen ez dio inori axola… edo hori uste duzu zuk (Strava-ren arazoak)
Joan zen astean nire bikoteak txio bat erakutsi zidan Strava aplikazioari buruz. Ez dakit Strava ezagutzen duzuen, baina nik egun horretara arte entzun ere ez nuen egin. Strava aplikazio komun horietarikoa da: entrenamendu saio, korrikaldi, ibilaldi edo dena delakoa grabatu eta sare sozial bat bailitzan elkarbanatzeko balio du. Horrela,

Informazioaren segurtasunaren nazioarteko eguna
Azaroaren 30an, Informazioaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1988. urtetik ospatu izan da, beraz badira ia 30 urte ospatzen dela egun hau. Hasierako urte horiek oso desberdin imajinatzen ditut nik, gaurko egunetara. Kontzientzia pixka bat hartzeko, gaurkoan mugikorrean eta baita eramangarri, edo mahaigainekoan edo baita tabletan ere, zuen informazioa babesteko aholku

Zer egin gure argazkiekin?
Gaur egun ehundaka argazki atera ohi ditugu edozer nimiñokeria tarteko, eta udaran sekula baino gehiago. Agian oporrengatik, eguraldiak argazkiak ederragoak bilakatzen dituelako… auskalo. Gainera, guretzako garrantzitsua izango den argazkia bizpahiru aldiz ateratzen dugu, angelu perfektua edo batek daki zer aurkitu nahiean. Ez digu axola kopia kopuruak, dirurik kostatzen ez zaigulako.

Contactless, ordainketak erraz eta eroso
Bitcoinak munduko moneta izango ote diren edo ez eztabaidatzen aritu nintzen aurreko artikulu batean. Egia esan urrun dago hori, baina bada oso gertu dugun eta izugarri aldatu behar den beste diru modalitate bat: txartelarekin ordainketak egitea. London ingurutan egun batzuk eman eta gero, bueltan gauza batez ohartu naiz: han emandako

Bitcoin bat zure pentsamenduen truke
Kamarero, 2 garagardo, mesedez. Ados… hemen dituzu. Zenbat da? Zentimo t’erdi Euro? Bitcoin. Euskal Herria txanpon sozialez bete zaigun garai honetan, munduak Bitcoinarekin harritzen gaitu. Iparraldean Euskoa dugu, Bilbon BilboDiru, Bizkaian Ekhi… eta horrelakoei aurre eginez globalizazioak Bitcoina dakarkigu. Baina zer da Bitcoin bat? Galdera ez da zer den, baizik

Zeren bila dabiltza sare sozialak?
Sare sozialak ez dira gelditzen. Oraindik gazte samarrak diren arren, edo gazte samarrak direlako, aldaketa etengabean dabiltza, beraien lekua aurkitu nahi izango balute bezala. 2016 urtea zuzeneko bideoak emititzearen urtea izan omen zen. Badirudi 2017a, berehalako mezuen eta arrastorik lagatzen ez dutenen mezu eta argazkien urtea izango dela diote adituek.

Selfie generation
Goizetan lanera bidean oraindik irratia entzuten duen izaki arraro horietakoa naiz. Badirudi irratia ezagutzen dugun moduan entzungo duen azken belaunaldiko parte naizela. Aurrekoan albiste bitxi bat entzun nuen irratian: antza, selfie-tan hatzamarrekin V keinua eginez gero eta selfie hauek publiko bilakatuz gero, gure hatz-marka munduari ezagutarazten gabiltza. Edonork gure hatz-marka

Transformazio digitala hezkuntzan eta gizartean
Aurten ere izan gara Durangoko Azokan, eta urtero bezala, libururen bat edo beste erosi dugu. Nire seme zaharrenak (10 urte) eskolarako atlas bat behar duela aitzakiatzat, Elhuyarreko standean ikusitako eta bere gelakide guztiek duten hura hautatu genuen. Gelakide guztiek badute… Atlasak azalaren atzealdean kodigo bat ekartzen duela argitu zigun saltzaileak.