Duela aste bete, urtarrilaren 27an, Nortasuna Sarean 2021 jardunaldia online ospatu zen “Komunikazioa krisian” lelopean. Bertan entzundakoak biltzeko helburuz, eta hauetaz hausnartzeko grinaz sortu dut honako sarrera hau.
Jardunaldia Pilar Kaltzada komunikatzailearekin hasi zen. Komunikazio ahalkularia da Linking Ideas-en. Hona hemen hausnarketarako luzatzen ditudan bere esaldi batzuk:
- Krisia eta berria hitzak badakigu noiz erabili behar diren, baina… noiz utzi hauek erabiltzeari?
- Historia aurrera egitean, saltoak krisi moduan kalifikatzen ditugu, baina eboluzioaren parte dira.
- Talde beharrek komunikatzeko modu berriak dakartzate.
- Gaur egun ekaitza perfektuaren erdian gaude. Komunikazio-sistemen eta komunikabideen krisiak daude, eta baita gizartearen eraldaketak eragindako krisiak.
- Gizartea etengabe aldatzen ari da, galdera batzuk erantzun ostean galdera gehiago datozkigu.
Jarraian, Elhuyarreko zuzendaria den Jon Abrilen hitzaldia izan genuen. Hemen dituzue nik goraipatuko nituzkeen esaldiak:
- Krisi garaietan isiltzeko joera badugu ere, hain zuzen hori da akatsik handiena.
- Ez dezatela beste batzuek gure ahotsa hartu.
- Kanpora begira gehiago gaudenean, barne komunikazioa ahazten dugu.
- Lantaldea eutsi beharra dago, entzun eta neurriak hartu.
- Komunikazioa bide berria irekitzea da, eta krisia horretarako ahalbidetu behar da.
Hizlarien ostean, Aitor Uriondo (Axular Lizeoa) eta Joanmari Larrarterekin (Elkar) solasaldia izan zen. Tarte honetatik hainbat esaldi nabarmenduko nituzke:
- Tresnetik hasi baino lehen segurtasuna helaraztea garrantzitsua da.
- Hartzailearengana iristen den komunikazio eraginkorra behar dugu.
- Egindako aldaketa eta egokitzapen asko geratzeko datoz.
- Hobe beti komunikazioan gardenak izatea.
Solasaldia bukatzean eztabaida gunea ireki zen, jardunaldian jasotako galdera guztiei erantzuna emateko helburuz sortua izan zena. Honetara, zuzeneko bideodeia egin zen jardunaldiko protagonistekin.
Hemen aipaturikoak interesgarriak iruditu bazaizkizu, ikusi oso osorik Nortasuna Sarean 2021 jardunaldia hemen: