Azaroaren 30an, Informazioaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1988. urtetik ospatu izan da, beraz badira ia 30 urte ospatzen dela egun hau. Hasierako urte horiek oso desberdin imajinatzen ditut nik, gaurko egunetara.

Kontzientzia pixka bat hartzeko, gaurkoan mugikorrean eta baita eramangarri, edo mahaigainekoan edo baita tabletan ere, zuen informazioa babesteko aholku batzuk botako dizkizuet.

  1.  Segurtasun kopiak egin. Bai edo bai. Argazkien segurtasun kopiak Google Argazkiak zerbitzua erabiliz egin dezakezue. Dokumentuen segurtasun kopiak aldiz, Dropbox, Box, Google Drive edo halakoetan. Hauen informazio gehiago ere post honetan aurkituko duzue: https://www.sarean.eus/zer-egin-gure-argazkiekin/
  2. Egiaztatu zure mugikorraren konfigurazioa. Conan-ek zuen Smartphone-eko segurtasun arazoak txekeatzen ditu (Android mugikorrentzako bakarrik dago eskuragarri). Aplikazio honek egiten duenaren informazio gehiago: https://www.osi.es/es/conan-mobile
  3. Erabili antibirus eguneratua. Hemen dituzue doako aukera batzuk:
  4. Erabili pasahitz seguruak: Pasahitzak gutxienez 10 karaktere izan ditzala. Erabili maiuskulak eta minuskulak eta zenbakiak eta sinbolo bereziak ere.
  5. Eta azkena eta garrantzitsuena. Ez instalatu iturri ezezagunetako softwarerik edo aplikaziorik.

Hauek aholku batzuk besterik ez dira, baina hasieran komentatu dugun kontzientzia hartzen hasteko ez dira gutxi.

Zeintzuk jarraituko dituzue?