• Kamarero, 2 garagardo, mesedez.
  • Ados… hemen dituzu.
  • Zenbat da?
  • Zentimo t’erdi
  • Euro?
  • Bitcoin.

Euskal Herria txanpon sozialez bete zaigun garai honetan, munduak Bitcoinarekin harritzen gaitu. Iparraldean Euskoa dugu, Bilbon BilboDiru, Bizkaian Ekhi… eta horrelakoei aurre eginez globalizazioak Bitcoina dakarkigu.

Baina zer da Bitcoin bat?

Galdera ez da zer den, baizik eta zelan funtzionatzen duen.

Maiatzak 12an egon zen ransomware atake informatiko masiboa oso entzuna izan da komunikabideetan. Birus informatiko honek Estatuko enpresa handiak eta mundu mailako beste hainbat jakean izan zituen.

Ransomware eraso baten ondoren, hackerrek zure datuengatik erreskate bat eskatzen dute eta ordainketa Bitcoinetan izan dadila ezartzen dute.

Bitcoina 2009. urtean sortu zen. Ez dago inongo gobernuren menpe eta kodigo librean dago garatuta; edozeinentzat eskuragarri. Proiektu berritzaile eta etengabeko garapenean, aldaketak jasan eta jasan dabil. Mundua ekonomia arloan aldatzera doala dirudi, zelan eta zertan oso garbi ez dagoen arren.

Funtzionamendua

  • Bitcoinak izateko, bitcoinak erosi behar dituzu. Hori webgune edota aplikazio batean egiten da (ez dut esango non publizitatea ez egitearren! Baina sartu google-n eta azkar asko agertuko zaizkizue…)
  • Zerbait bitcoinekin ordainduz gero, eragiketa zifratu bat sortzen da, hau da, pasahitz moduko bat sortzen zaio automatikoki.
  • Eragiketa hau sarera pasatzen da.
  • Sarean badira pertsona batzuk bitcoin kontu honekin lanean dabiltzanak. Meatzari deritze, eta hauen funtzioa “pasahitz” moduko hori azaleratzea da.
  • Behin zifratuta “askatutakoan”, zure eragiketa onartzen da. Eragiketa legala dela onartzearen parekoa da.
  • Eragiketa hori domeinu publiko batera pasatzen da, blockchain izenekoa.
  • Eta listo.

Honek bere alde onak eta txarrak dauzka: batetik, banku eta tankerako erakundeek kobratzen dituzten komisio askoren amaiera ekarriko du. Esaterako: oinordekotzak Bitcoinetan ordainduko balira, akabo Estatuari haiengatik ordaintzeko beharra. Erabiltzailearentzako onura.

Bestalde, komisio horiek guztiek behar dituzten lanpostuei agur. Beste behingoz, robotek eta automatizazioak lanpostuen amaiera ekarriko dute. Baina hau ez da Bitcoinen arazo bat: hau gizarteak bere osotasunean aurre egin beharko dion arazo bat izango da.

Baina, kale mailan, martxan al dago hau? Bai. Gero eta gehiago. Espainiar Estatuan dagoeneko 3 kutxazainek Bitcoinak erosteko aukera eskaintzen dute. Munduaren beste puntan The Old Fitzroy Pub-ak, Sydney-n, 2013tik Bitcoinak onartzen ditu eta berezoek beraien smartphonea erabili dezakete kontsumitzen duten janari eta edariak ordaintzeko.

Bi adibide hauek ikusirik, bata bestearengatik horren urrun egonik, galdera agerikoa da: hau izango al da lehen txanpon globala?