Bost urte igaro dira Google Argazkiak merkaturatu zenetik. Zerbitzu honek, gure argazkiak gordetzeko modua eraldatu nahi zuen: lehen aldiz, mugarik gabe lainoa erabiltzeko aukera genuen, irudiak eta bideoak mugarik gabe eta debalde gordetzeko aukera, hain zuzen ere.

Albistea aste batzuk dela plazaratu zen. Google Argazkiak profil sozialean eta konpainiaren blogean argitalpen xume baten bitartez; eman zuten honen berri: 2021eko ekainetik aurrera, doako biltegiratze mugagabea ordainpekoa izango da. Igotzen den eduki guztiak Googleko gure kontuan dagoen lekua kontsumituko du, Drive, Gmail eta Google Argazkiak-ek partekatzen dutena, hain zuzen.

Honen neurria ulertzeko, har dezagun datu hau: gaur egun, 4 trilioi argazki baino gehiago daude Google Argazkiak-en, eta astero 28 bilioi argazki eta bideo igotzen dira.

2021eko ekainaren 1a baino lehen igotako argazki edo bideoak ez dira 15GB- tako muga horretan kontutan hartuko. Horrek esan nahi du 2021eko ekainaren 1a baino lehen kopiatutako argazkiak eta bideoak ez dutela biltegiratze mugarik izango.

Baina lasai egon gaitezkeela esango nuke nik. Aldaketa honek ez du eraginik beste sei hilabetez, eta momentuz, nire ustez behintzat, ez dugu ezer egin beharrik.  Google-ek bere webgunean dioen bezala, erabiltzaileon %80ak baino gehiagok, beste 3 urte behar izango ditugu 15GBtako leku hori betetzeko. Beste modu batean galdetuta: zuen inguruko zenbat pertsonek dakite beraien Google kontuaren zenbat espazio duten beteta?

Neurri honen aplikazioa erraza da: lekua bete ahala, aplikazioaren bitartez eta posta elektronikora mezu bat helaraziz jakinaraziko digute, beraz, jakinaren gainean ere mantenduko gaituzte, muga horretara iristen gabiltzan heinean.

Ondoren, zerbitzua mantentzeko, Google One plan batera pasa beharko gara (edo Google Pixel Smartphone bat erosi beharko genuke). Google One, nolabait esatearren, Google e-postak (Gmail), artxiboek (Google Drive) eta argazkiek (Google Argazkiak) okupatutako lekua zentralizatzen duen plataforma da. Google One-n biltegiratzen duzuna, hiru zerbitzu horien artean partekatuko duzu. Izena ez da oso originala: Apple-k antzerako zerbait dauka…

Lainoan leku gehiago erosi aurretik egin beharko genukeen lehen galdera erraza da: Benetan merezi al dizu?

Galdera honi erantzuteko, jakin beharko duzu Google Drive-n zerk kontsumitzen dizun lekua eta zerk ez dizun lekurik kontsumitzen. Horrek nola eragiten dizun ulertzeko, zure biltegiaren iraupenaren zenbatekoa izan daitekeen ikus dezakezu. Zenbateko hau kalkulatzeko Google-ren kontuan egindako argazki, bideo eta bestelako edukien segurtasun-kopiaren maiztasuna izan dute kontutan. Beraz, zerbitzu hau asko erabili duzun horietako bat baldin bazara, epe hori motzagoa izango da. 4k bideoak gordetzea gustuko baduzu, are motzagoa izango da.

 

 

 

Nik momentuz arazorik ez. Zuek?