Azken urteetan barneratu dugun “lege” berria da zaharkitze programatuarena. Lehen ez bezala, gaur egun produktu elektroniko guztiek iraungitze data idatzia izan ohi dute. Dendatik atera orduko atzera kontaketa martxan jartzen da, eta badakigu berandu baina lehen aldatu egin beharko dugula. Ezer ez da betirako.

Baina hausnarketetan galdu baino goazen egunerokotasunera, eta aztertu dezagun zaharkitze programatua bere produktura gehitu duen enpresa bati buruz hitz egitera. WhatsAppek telefonoa aldatzera behartuko zaitu!

Zer gertatuko da?

Nahi edo ez nahi, gure gailuak hartu ditu mezularitza aplikazio honek. Telefonoa dendetan zenbat aldiz entzun behar izan ote dute: Baina, WhatsApperako baliko du telefono honek, ezta? Ba dematen duenez, lelo horrekin smartphonea erosi zuten askok ezin izango dute aurrerantzean aplikazio ezaguna erabili.

Hala ere zuzentasunari begira: Ez da bat-batean gertatuko, eta gailu “zaharrei” eragingo die. Gutxi gora behera duela 5 urte erosi ziren telefonoei. Apuntatu agendetan, mugarria 2016ko abenduaren 31ean jarri baitute.

Sarean filtratu denaren arabera Android 2.2a, IOS 7a eta Windows Phone 7a darabilten gailuak (eta hauek baina sistema eragile zaharkituagoak darabiltenak) izango dira kaltetuak. Eta ez dago atzera bueltarik. Egun horretatik aurrera gure telefonoetan mezu bat agertuko da albiste tamalgarria emanez.

Whatsapp Gingerbread
Abenduaren 31tik aurrera agertuko den mezua

Eta une zehatz horretan aukera bakarra egongo da (beno agian 2): Telefonoz aldatzea, edo bestela mezularitza sistemaz aldatzea. Dirua xahutzea edo App berri batera salto egitea.

Egia da, gaur egun, oso gailu gutxik darabiltela sistema eragile zaharkitu horiek. (Androiden kasuan %0,1 besterik ez da). Baina albiste honek atea zabaltzen dio presioa egiteko modu berri bati. Nork ziurtatu lezake ez dutela egingo gauza bera egingo 6 hilabete barru sistema eragile modernoagoa darabilten gailuei?

Horregatik gauza bat argi geratu da, garatzaileentzat muga 5 urteren bueltan dagoela, eta sistema zaharkitua darabiltenak ez direla haientzat errentagarriak. Hau dela eta, eta lehen azpimarratu bezala, 2 aukera: Telefono berri bat erostea edo aplikazioz aldatzea. Lerro hauetatik bigarren aukeraren alde egiten dut nik: Telegram ezagutzen duzu? Gustatuko zaizu!