Sare soziala deskribatzen hasiko bagina, definizio honetara iritsiko ginateke: 140 karakteretan oihukatzeko aukera ematen duten aplikazioa.
Ba azken zurrumurruen arabera, berrikuntzak ezarri nahi dituzte txoritxoan, eta 140 karaktereko muga hori alde batera geratzeko zorian egon liteke. Bai behintzat argazki edo estekak txioetan sartzerako orduan. Gaur egun hauek gure mezuan sartu ezkero, karaktereak xahutzen dituzte, ez ordea aldaketa berriak indarrean sartzen badira.
Laburtze aldera, 140 karaktere izango genituzke mezuarentzat, eta nahi adina eduki multimedia eta estekentzat.
Periscope
Zuzeneko emanaldiak emateko balio duen aplikazioa ere Twitterren barnean txertatzea ere aurre ikusten omen du enpresak. Horrela produktu bakar batean txoritxo urdinaren enpresak bere bi produktuak bateratuko lituzke, erabiltzailearen telefonoan lekua aurreztuz eta optimizatuz.
Facebook eta Googleri aurre egiteko estrategia baten aurrean gaudela esan daiteke, informazio guzti hauek baieztatzen badira behintzat. Hala ere, askotan entzun izan da Twitterrek 140 karaktereko muga kenduko zuela, eta sekula ez da gauzatu.
Denborak esango du Bloomberg katearen informazio hau baieztatzen den, edo beste zurrumurru batean geratzen ote den.