Duela hilabete batzuk, Euskararen Egunean hain zuzen ere, URL helbideak laburtzeko balio duen labur.eus zerbitzua argitaratu genuen. Tresnaren helburua euskal erabiltzaileei sare sozialetan URL helbideen elkarbanatzea erraztea da, euskaraz erabili daitekeen tresna bat eskainiz. Aurkeztu genuenean tresnak harrera ona eduki zuenez, beste buelta bat eman nahi izan diogu, erabiltzaileentzat erabilera ahalik eta errazena izateko eta bere egunerokoan modu natural batean integratu ahal izateko.

Horri lotuta, gaurkoan labur.eus-eri buruzko bi albiste ematera nator.

uzei

Labur.eus Facebook-en erabili daiteke

Lehenengo albistea Lorea Arakistainek sarean.eus-erako idatzi zuen artikulu honekin lotuta dago: https://www.sarean.eus/facebookek-labur-eus-desblokeatu-dezan-eskatzeko-ekintzarako-deia/

Izan ere, labur.eus-en erabilera naturalena sare sozialetan ematen den arren, hasieran Facebook-ek ez zuen labur.eus bidez sortutako esteka laburtuak konpartitzen uzten, segurtasun falta argudiatuz. Hori dela eta, Facebook-i zerbitzua desblokeatzeko eskatzen zion kanpaina bat martxan jarri genuen, erabiltzaileei akatsaren berri eman ziezaioten eskatuz.

Aurreko astean jaso genuen albiste ona, erabiltzaile batek Twitter bidez jakinarazi zigun dagoeneko labur.eus Facebook-en erabili zitekeela. Oraingoz ez dugu Facebook-en jakinarazpenik jaso aldaketaren berri emanez, baina guztion artean lortu dugu garrantzitsuena, labur.eus desblokeatzea.

Labur.eus-entzako pluginak martxan

Labur.eus-en erabilera errazteko asmoz, Firefox eta Google Chrome arakatzaileetarako pluginak garatu ditugu, iametza eta Julen Ruiz-en (pluginaren Firefox-erako lehen oinarrizko bertsioaren egilea) laguntzarekin. Horien bidez, posiblea da URL helbideak laburtzea Interneten nabigatzen ari zarela, labur.eus-era sartu beharrik gabe.

Instalazioa erraza da, Firefox edo Google Chrome-eko pluginaren esteka sakatu eta bertan edukiko duzu nabigatzailera gehitzeko aukera.

Plugina nabigatzailera gehitzean helbide barran botoi berri bat gehituko zaizu eta bertan sakatzean ikusten ari zaren webgunearen helbide laburtua sortuko du. Helbide hori zuzenean kopiatuko zaizu arbelean, Ctrl+v  bidez nahi duzun tokian itsatsi ahal izateko.

LaburPlugina1-Helbide_barra

Horretaz gain, esteka bat saguaren eskuineko botoiaz sakatzen baduzu, aukera berri bat ikusiko duzu, helbidea laburtzeko aukera emango dizuna. Helbide barrako botoiarekin bezala, helbide hori zuzenean kopiatuko zaizu arbelean, Ctrl+v  bidez nahi duzun tokian itsatsi ahal izateko.

LaburPlugina2-eskuineko_botoia

Bestetik, Twiterren webgunean txio bat idaztean ere pluginaren botoia agertuko da txio editorean. Botoi hori sakatzean pluginak txioan agertzen diren estekak bere baliokide laburtuekin ordeztuko ditu.

LaburPlugina3-twitter

LaburPlugina4-twitter_laburtua

Gainera, pluginak aukera ematen dizu zure labur.eus-eko kontuarekin lotura egiteko. Horrela, plugina erabilita sortzen dituzun esteka laburtuak labur.eus-en kontsultatu ahal izango dituzu. Hauek dira horretarako jarraitu beharreko urratsak:

Labur.eus-en saioa hasi (edo kontua sortu, konturik ez baduzu) eta pantailaren goian eskuinaldean dagoen menuko Arbela aukera hautatu.

LaburPlugina5-arbela

Orrialde berri bat kargatuko zaizu. Bertan, Garatzailea aukera sakatu.

LaburPlugina5-arbela

APIaren gakoa eremuan dagoen testua hautatu eta kopiatu.

LaburPlugina7-API_gakoa

API gako hori pluginaren ezarpenetan itsatsi beharko duzu.

LaburPlugina8-Firefox_Gehigarriak

Firefox-erako plugina konfiguratu nahi baduzu, leihoaren goian eskuinaldean dagoen menua sakatu eta bertan Gehigarriak aukera.

Instalatutako gehigarrien zerrenda agertuko zaizu. Bertan labur.eus gehigarria bilatu eta Hobespenak aukera hautatu.

LaburPlugina9-Firefox_Gehigarri_Ezarpenak

API gakoa eremuan labur.eus-en kopiatutako kodea itsatsi eta Gorde botoia sakatu.

LaburPlugina10-Firefox_API

Google Chrome-erako plugina konfiguratu nahi baduzu, leihoaren goian eskuinaldean dagoen menua sakatu eta bertan More Tools azpimenuko Extensions aukera.

LaburPlugina11-Chrome_Extensions

Instalatuta daukazun gehigarriak erakutsiko dizkizu. Bertan labur.eus gehigarria bilatu eta Options aukera sakatu.

LaburPlugina12-Chrome_Options

API gakoa eremuan labur.eus-en kopiatutako kodea itsatsi eta Gorde botoia sakatu.

  1. Horrekin plugina erabilita laburtutako pluginak zure labur.eus kontura lotuko dira.

(Bonus) WordPress plugina

Arakatzaileentzako pluginak edukitzeaz gain, zure WordPress webgunerako ere eskuragarri dago Labur WordPress Plugin-a, Egoitz Gonzalez-ek garatua. Plugin honek aukera ematen dizu sortutako orrialde bakoitzaren URL laburtua sortzeko, WordPress-en paneletik bertatik. Gainera, gainontzeko pluginek bezala, plugin honek ere aukera ematen dizu zure labur.eus kontua pluginarekin lotzeko.

Artikulu bat sortu eta editatzerakoan Sortu Labur helbidea aukera sakatuta artikulu horren laburtutako helbidea agertuko da testu-eremuan.

LaburPlugina14-WP_Editor

Horretaz gain, esanda bezala, pluginaren ezarpenetan gure labur.eus kontua lotu ahalko diogu, APIaren gakoa eremuan labur.eus-en kopiatutako kodea itsatsi eta Gorde aldaketak aukera sakatuta.

LaburPlugina15-WP_Ezarpenak