Zer dira cryptokitties-ak? Azalpen txiki batzuk Blockchain-eko joku edo katu- bilduma honen inguruan.

Teknologia berri bakoitzak, tontorrenaino eramango duen joku bat izaten du beti. Sare sozialek FarmVille izan zuten. Mugikorrek Angry Birds. Eta dirudienez Blockhianek, Cryptokittiak izango ditu.

Jokoaren helburua marrazki bizidunen antzeko katu batzuk eskuratzea da, katu bakoitzak ezaugarri batzuk izango dituelarik (“catributtes” jokuaren hizkuntzan.) Ezaugarri hauek ez dira inoiz errepikatuko, beti katu bakarrak dira munduan. Jokalariek beste katu batzuk sortu ditzakete, beste katu batekin batzen baldin badira, Catributuen nahasketa sortuz. Jokuak eskaintzen duen merkatu batean eros eta saldu daitezke, mugimendua egon dadin.

Nondik datoz katu hauek?

Genesi katua 2017ko abenduaren 2an jaio zen. Momentu horretatik katu bat jaio izan da 15 minuturo. Hau 2018-ko azarora arte egon da martxan paper zuriak (White Paper) esaten duen bezala. 50.000 katu egongo dira 0 generaziokoak.

0 generaziokoez gain, katu bakoitzak katameak izan ditzake beste batekin batuz gero, eta umeek, gurasoen atributuen nahasketa bat jasoko dute (Smart Contract bat dute non atributuak banatzeko funtzioa programatua dagoen) eta batzuetan ausazko atributu bat sartzeko aukera dago baita ere. Katame hauek ere bakarrak izango dira.

Hori katuei dagokienean, baina alde kriptografikoa zera da: katu bakoitza objektu bakarra da bloke katean (Ethereum katean kasu honetan). Honek guztiz aldaezin eta benetakoa dela esan nahi du, bitcoin bat izango balitz bezala, edo Ether bat (Ethereum-en erabiltzen den kriptotxanpona). Jokalaria beti izango da katu horren jabe, enpresa itxiko balitz ere. Ez dago hirugarren baten menpe.

 

Kopiatu eta pegatzearen arazoa

Ordenagailuek duten propietate garrantzitsuenetariko bat esfortzurik gabe informazioa bikoiztu dezaketela da. Adibidez, email bat bidaltzen baldin badut, kopia bat nire ordenagailuan geratuko da. Konparatu hau korreo postal bidez bidaltzen genituen kartekin. Karta hori bidaliz gero, ez zenuke berriz izango, karta horren bertsio bakarra existituko da munduan.

Kasu askotan, kopiatu eta pegatzearen karakteristika bikaina izan daiteke, baina beste kasu batzuetan, diruarenean bezala, ez zaigu komeni. Artearen munduan?

Bitcoin-en inguruan ziurrenik entzun duzue zerbait, txanpon digital bat da. Bitcoin berezia da, ez baitago bere atzean ez bankurik, ez gobernurik, ez konpainiarik. Beraz, zergatik izan daiteke hain baliotsua? Erantzuna Blockchain-a da. Aurreko artikuluan sarrera bat egin nuen honen inguruan.

Ez naiz luzatuko, baina jakin beharreko gauza garrantzitsu bat zera da: konputazio era bat dela non gauzak ezin diren bikoiztu.

Aurreko adibidera bueltatuz, korreo bat bidaliko bagenu bloke kate bidez, korreo hori ez genuke guk izango, ez genuke errekuperatuko berriz bueltan bidaltzen ez baldin badigute. Kartak bakarrak izan ziren bezala, bitcoin txanponak bakarrak dira, eta baita gaur aurkeztu dizkizuedan katu digitalak.

Bitcoin, txanponik erabilienak eta ezagunenak dira, baina ez dira edonola ere bakarrak. Ezagunetariko bat Ethereum da, oso interesgarria nire iritziz. Smart Contract delakoak jasaten baititu. Hori beste baterako 🙂

Jokuak Ethereum sarea erabiltzen du eta kontratu inteligente hauek, sorkuntza eta komertzioa kudeatzen dute. Ondorio moduan, ez dago autoritate zentralik, edozer aldatu edo ezabatu dezakeenik.

Katuak nahi izateak Ether-ak eskuratzera eroaten zaitu, lehenengo katua erosteko behar baitituzu, eta horretarako kartera bat beharko dugu. Dirua karteran gordetzen baita, ezta? Bitcoin-ak eta Ether-ak ere bai! Kartera hori katuen web orrialdera linkatu eta bertan ikusi ahalko ditugu sartzen garenean.

Katu digital bat izateagatik ordainduko zenuke? Zenbat? Kromo batengatik? Agian tontakeria bat irudituko zaizu baina eraman dezagun katuen proiektu hau beste esparru batzuetara. Argazkiak? Ilustrazioak? Musika? Artikuluak? Notiziak? Gauza hauek guztiak aktibo digital intangible bakarrak  dira, batzuk guztiz arraroak, horregatik ere hain baliotsuak. Ez al da beste objektu fisiko batzuengatik  milaka edo milioika euro ordaintzen? Bakarra edo limitatua denaren propietatearekin? Bada katu digitalen munduan berdin.

Katuen ordez World of Warcraf-en artikuluak salduko bagenitu? Edo etxeak? Tituluak? Akzio korporatiboak? Kantak? Argazkiak?

Cryptokittiek, mundu honek duen potentziala erakusten digu jolas bidez. Ethereum-en bidez edozein aktibo digital sortu, pertsonalizatu eta komertzializatu dezakegu libreki bloke kate barruan. Potentzial hori erakutsi eta jendeari teknologia berri hau hurbiltzeko era bat bihurtu da.