Influentzien marketina betidanik existitu da, azken finean, guregan influentzia bat izaten dute gustuko ditugun pertsona horiek, edota miresten ditugunak. Gaur egun ordea, eta sare sozialak sortu zirenetik aurrera batez ere, influentzien mugimendua geroz eta garrantzitsuagoa bihurtu da eta geroz eta gehiago ikusten da sare sozialetan.
Zer da Influenzer izatea?
Gaur egun edozein pertsona izan daiteke influenzer, famatua izan edo ez. Azken finean, influenzer batek sarera edukia igotzen du, eta eduki horrekin bere nortasun digitala sortzen du. Pertsona honen jarraitzaileak sortzen diren puntutik, beraiengan eragina du influenzer honek igotzen duen edukiak. Era berean, normalean, influenzerrak gai edo arlo batean finkatzen dira, eta eremu horretako jarraitzaileak lortzen ditu komunitate bat sortuz.
Beraz, badaude pertsonaia publikoak saren influentzia sortzen ez dutenak eta, era berean, famatu ez diren pertsonek ere ospea lor dezakete, sarean sortzen duten edukien oihartzuna dela eta.
Zein sare sozial erabiltzen dute?
Gaur egun influentzien marketina egiteko gehien erabiltzen diren bi sare sozialak Youtube eta Instagram dira. Hortik Youtuber eta Instagramer terminoak, influenzer terminoa sare sozialari lotzean sortzen den hitza alegia.
Youtuben kamera aurrean jarri eta pentsatzen edo sentitzen dutena transmitituz jarraitzaileak lortzen dituztenak badaude. Baina era berean, entretenitu edota dakitena erakusten dutenak ere badute euren jarraitzaile mordoa.
Instagramen ordea, argazkiak du garrantzi gehiago. Nahiz eta gaur egun istorien iraultzarekin egunerokotasunean ezagutu eta jarraitu ditzakegun ere bai.
Marketin ekintza bat
Ezin dugu ahaztu, influentzien eragina naturala dela, gizakiok gure erraietan dugu. Baina sare sozialen eraginaz eta honek ekarri duen jarraitzaileen masifikazioarekin, markek marketin teknika bezala baliatzen dute, estrategiak bideratzeko.
Influenzerrekin adostasunak hitzartzen dituzte, diru truke, edo produktu/zerbitzu truke, euren sareetan markari bultzada bat emateko, eta modu honetan euren publikora iristeko.
Nortasuna Sarean jardunaldia
Euskal Herrian geroz eta eragin handiagoa duen fenomeno honi buruz dagoen jakinmina eta ezezagutzaz jabetu gara TaPuntu Kooperatiban, eta Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu dugu Koldo Mitxelenan (Donostian) gaia euskaraz eta doan jorratzeko. Animatu, eta eman izena NortasunaSarean.eus– en !