Nire lehen artikuluan datuen eta berauen gestioaren inguruan hitz egin nuen, askorik sakondu gabe, errealitatearen interpretazioak direla eta beste hainbat “perlita” eskainiz. Egia da, interpretazio bat dela eta datu masiboak izatean patroi erreal bat sortu daitekeela, baina oraingoan ALERTA puntu batekin nator.
FIFA-ren aplikazioak entzun egiten gaitu!
Bai, ondo irakurri duzue, Ligako app-ak entzun egiten gaitu. Eman pare bat buelta buruari zertarako behar duen jakiteko… Berez, ez du ezertarako behar ezta? (Aplikazio batzuek kamera eta mikrofonoaren baimena eskatzen digute zerbait grabatzea nahi dugulako, eta grabatu ahal izateko, aplikazioak gure kamera eta mikroa erabiliko du, horretarako baimena).
Baina Ligako aplikazioak?
Bada, beste lorpen digital bat. Garai batean inspektore modukoak ibiltzen ziren kalez kale tabernetan zeuden telebistetan zer ikusten zen jakiteko. Futbolaren zirrara dela eta, kanal asko sortu zituzten lizentziapean, horretarako ere inspektoreak behar zituzten, pirateriaren aurka ibiltzeko. Azkenaldian Interneten dagoen edukia ikusten dugu telebista askotan, hau da, pantaila modura erabiltzen dugu, besterik ez. Tabernetan ere hau gertatzen da, futbola dagoenean batez ere. Pantaila modura erabiltzen dela, zer gaur egun zein erreza den lizentziapean dagoen futbol partida bat Interneten ikustea, ezta? (Zer esanik ez musika edo zinemarekin…)
Hortxe dago jokoa. Tabernetara joaten den jendearen artean baten bat ibiliko da aplikazioa poltsikoan duela… ziurrenik bai, behintzat hiri eta herri askotan. Futbolarekin zer ikusia duen hitz bat detektatzean, aplikazioa “entzuten” jarriko da eta ulertzen dituen hitz guztiak prozesatzen hasiko da, horrela “Sevilla-Athletic” partidu bat dela ikusiko du (jokalarien izenen bat entzunda, zelairen izena esaten dutenean,…).
Behin partidua zein den jakinda, zein datu behar dute? Datu hau mikrofonotik ez dute hartuko, kar kar kar, GPS-tik ubikazioa hartu eta beraien datu baseetara bidaliko dute. Diotenez, gure IP-a bakarrik erregistratuko dute, baina badaude hori ez dela hor geratuko esaten dutenak…!
Orduan datuak gurutzatzeko momentua dator:
-Ubikazio honetan zein taberna dago?
-Taberna horretan lizentzia dute?
-Bai edo ez?
Erantzun hori 0 edo 1 bat izango da, eta tabernara eskutitz bat heltzearen edo ezaren erantzukizuna izango du. Voilá! Berriz ere gure aurpegi aurrean magia.
Arrasto digitalarekin jokatzen ez dakigula argi dago. Baina pasiboki eskaintzen dizkiegun datu guzti horien kudeaketa nola egingo dugu?
Aspaldian agertu zen Mark Zukenberg famatuaren argazkia, non webcam delakoa paper batekin estalia zeukan, hori bai, gaur arte nik ez nuen buruan mikrofonoa ere estalia zuenik..!! Hau sorpresa hartu nuena! Hementxe argazkia 🙂
Bada, nik aspaldian nuen kamera estalia (Post It batekin) baina dotoreago jartzeko gogoa piztu zitzaidan eta Interneten bilatzen hasi nintzen, baita topatu ere.
Lankide guztientzat hartu nituen, txiki-txikiak, polit-politak. Baina Internetek dituen gauza onen artean, proiektu edo startup berriak erraz ezagutzera iristea da. Beraz hainbat “gadgets” ikusi nituen baina batek bereziki harritu egin ninduen, mikrofonoak itzaltzekoa zeukan eta.
Hementxe duzue marabila hau:
Frikismoan guztiz murgildurik iada, mugikorraren selfie-en kameran bat jartzea ere okurritu zitzaidan, lagunartean edo bileraren batean ateratzean iskanbila apur bat sortzeko.
Hainbat adibide daude entzuten edo datuak erregistratzen dauden app edo gadgets-ena. Aspalditik ezagutzen dugun Travel Club delakotik, Roomba aspiradorara.
IoT-en garaia datorrela jakinda, noraino helduko garen ez dut jakin nahi!
Bukatzeko bideo bat. Ia nola imajinatzen duzuen zuen burua hemendik eta urte batzuetara.