San Juan gaua izan dugu orain dela egun batzuk, baina gutxi batzuentzat “Sanjuantoshi” gaua izan da, Satoshi Nakamoto Bitcoin kriptotxanponaren sortzaileari edo sortzaileei erreferentzia eginez, Leon-en izan den gau desberdina ospatuz. Desberdina diot ez erabili zen txanponagatik, baizik eta kontestuagatik. “NON central CONF” deitu dute eta dibulgazioa eta blockchain teknologiaren erabilerak komunitateari elkarbanatzeko espazioa sortzea du helburu.

Sarean.eus-en beti topatzen dut espazio bat gure gauzatxoen dibulgaziorako, beraz, falta zitzaidan azken bultzada eman dit Sanjuantoshi gau honek, denboratxo bat nihoan honetaz hitz egiteko gogoarekin eta.

Ez naiz Blockchain zer den azaltzen hasiko, baizik eta, alde batetik teknologia sortu zen momentuaren kontestua eskaini (niretzat esanguratsu eta polita da) eta bestalde Internetez galdetzen. Internet-eko protokolo bat baita Blockchain. Eta Bitcoin ez da Blockchain, konfusioa egoten baita. Bitcoin kritptomoneta bat da, zeina blockchain-en “errepidetik” doan. Baina errepide horretatik milaka gauza joan daitezke.

Beraz, hau azalduta, goazen berrikuntza honi kontestua ematera, berrikuntza batzuk momentuan agertzen diren arren, urteetan zehar landutako oinarri eta prozesuengatik sortzen baitira. Eta atzean dagoen historia hori ezagutzerakoan, teknologia hobeto ulertu eta etorkizunerako dagoen motibazio hori uler dezakegu.

Laurogehigarren hamarkadan, David Chaum doktoreak gauza askoren inguruan idatzi zuen, horien artean diru digital efektiboaz, zeina “Seguridad sin identificación: sistemas de transacción para hacer obsoleto a Big Brother”-en deskribatzen duen. Hurrengo urteetan, ideia hauek mugimentu baten batu ziren. 1992. urtearen amaieran, Eric Hughes, Timothy C May eta John Gilmore-ek “Cypherpunks” deituko zen talde txiki bat sortu zuten eta hilabete batzuetara Eric Hughes-ek  “A Cypherpunk’s Manifesto “a plazaratu zuen.

Berak idatzi zuen:

“La privacidad es necesaria para una sociedad abierta en la era electrónica. La privacidad no es secreto. Un asunto privado es algo que uno no quiere que todo el mundo sepa, pero una cosa secreta es algo que uno no quiere que nadie sepa. La privacidad es el poder de revelarse selectivamente al mundo.

Oraindik irakurtzen bazaude interesa duzu Cypherpunki hauetan beraz hemen dituzu bertako batzuk egindako lorpen batzuk:

  • Jacob Appelbaum: Tor desarroiatzailea
  • Julian Assange: WikiLeaks en fundatzailea
  • Dr. Adam Back: Hashcash-en sortzailea, Blockstream-en kofundatzailea
  • Bram Cohen: BitTorrent-en sotzailea
  • Hal Finney:  PGP 2.0-ren sortzaile nagusia, “prueba de trabajo reutilizable”-ren sortzailea
  • Tim Hudson: SSLeay-ren koautorea, OpenSSL-en bultzatzailea
  • Paul Kocher: SSL 3. 0-ren koautorea
  • Moxie Marlinspike: Open Whisper Systems-en fundatzailea
  • Steven Schear: “canario de la orden” kontzeptuaren sortzailea
  • Zooko Wilcox-O’Hearn: DigiCash-eko desarroilatzailea, Zcash fundatzailea

Hamarkada honetan hasi ziren kriptografia gerrak, non Estatu Batuetako gobernuak difusio batzuk blokeatu nahi izan zituen. Hainbat hito gertatu ziren Satoshi Nakamotok, azkenik, krisi ekonomiko berri baten inguruan, Bitcoin famatua atera zuen arte.

Zenbat gauza, ezta? Pribazidadea ze gauza zaila den Interneten. Beraz, hor doa galdera: Zuek Interneten konfidantzaz ibiltzen zarete? Pentsatu “klik” garrantzitsu bat egiten duzuenean ia bitartekaririk dagoen. Bankua edo paypal bezalako bitartekari bat adibidez. Edo pertsona batek bere etxea alokairuan jarriko du, beste batek egun batzuz alokatu, baina “AirBnb” bezalako bitartekariren bat egongo da. Pelikulen edo musika sortzaile eta gure artean ere, kontsumitzaileen artean, plataforma famatuak daude, Spotify, Netflix edo HBO bezalakoak. Beraz erantzuna ezezkoa da. Momentuz bitartekariak behar izan ditugu.

Bada, badirudi, Blockchain-ez bidez, bitartekari guzti hauen rola kolokan jarriko dela, protokoloak berak, konfidantza hori eskainiko baitu.

Gaur egungo Interneten, gure edukiek osatzen dituzte aplikazio horiek eta informazioarekin egin dute balioa. Balioaren Internet delakoan, Blockchain-a duena oinarri, balio horren banaketa beste era batera egiten da, edukiei era askotako pisua emanez. Imagina dezagun Facebook-eko “like” bakoitzarengatik liketxanpon bat emango balidate. Edo foro batean erantzun on bat ematen dudanean errekonpentsa moduko bat izango banu?

Egia esan, gauza askoz gehiagoz hitz egin nahi nizuen, baina luze egingo zaizue eta nik ez dut ordenaturik egingo, baina protokoloak eskaintzen duen konfidantza hori nondik datorren azaltzeko gogoz geratzen naiz, gaur egun hainbat industriatan martxan dauden proiektuez hitz egin, gobernantzan izango duen eraginaz eta bukatzeko, Smart Contract delakoez hitz egiteko gogo handiz geratuko naiz, hamaika aukera ematen baititu eta gainera, uztailean, Urko Larrañaga-ren eskutik UEU-n kurtso bat jasotzeko aukera izango baitugu, baina beste baterako utzi beharko dut.