Interneten bilaketa egiteko Google erabiltzen dugu gehienok. Eta zein garrantzitsua den bilaketaren emaitzetan lehenengo postuan edo lehenengoetan agertzea. Googlek bilaketaren emaitzaren hurrenkeran nola egiten duen erabat argi ez badugu ere, aldiro pistaren bat ematen digu, iaz SSL webguneak lehenetsiko zituela iragarri zuen, https protokoloa erabiltzen zutenak, holakoetan zure terminal eta webgunearen artean dagoen komunikazioa enkriptatua dihoa, ziurtagiri digital bat instalatu behar duzu zure webgunean. .EUS fundazioak IZENPErekin duen hitzarmenaren bidez .eus domeinua erabiltzen duten webgunean dohainik lortu ditzakete SSL ziurtagiria.
Iazko martxoan Googlek jakinarazi zuen “Mobile Fist Index” erabiliko zuela bilaketaren hurrenkera egiterakoan. Esan eta egin, urtarrilaren 1etik aurrera web gune jabeei jakinarazi die indexazio berria erabiltzen ari dela. Lehentasunak aldatu ditu, webgune mugikorren bertsioak gehiago baloratuko ditu, hiru atal izango ditu kontutan, erabilgarritasuna, edukien kalitatea eta deskarga abiadura. Gure webgunea ordenagailu batetatik erabiltzeko pentsatua eta diseinatua badago eta smartphone batetatik erabiltzerakoan akats txikiak ikusten badira, Googlen bilatzaileak zigortu egingo gaitu. Beraz, kontuan izan webgune berri bat edo duguna berritu behar badugu, smartphonetako bertsioan pentsatu beharko dugu.
Badira webgunearen bertsio bi egiten dituztenak, bata ordenagailuentzat eta bigarrena smartphoneentzat, nik uste dut hobe izango dela bertsio bakarra egitea eta smartphoneentzako diseinatzea, kontuan izanik:
- Orria kargatzerakoan azkarra izatea
- Ordenagailu edo smartphonarekin erabili edukiak berdinak izan behar dute.
- Datuak estrukturatuak izan behar dira.
- Ez erabili leiho emergenteak ez eta Flashik