Merkatu eta Lehiakortasunaren Nazio Batzordeak argitaratutako azken datuen arabera, ordainpeko telebistaren ikusle kopurua %6ko igoera izan du, eta ordainpekoa ez den telebistak, berriz, %4,8ko atzerapena.
Datu horien ondorioa da, ikus-entzunezko kontsumoa eraldatzen ari dela. Honen arrazoiak dira, operadoreek egiten dituzten telebista eskaintzak eta “online” plataformek azken urteetan izan duten ugaritzea, betiere, ordainpekoa ez den telebistaren kaltetan, hala nola, Lurreko Telebista Digitalaren kaltetan.
Eusko Jaurlaritzak, Itelazpi, SAri esker, Lurreko Telebista Digitalaren seinalea dohainik zabaltzen du Euskal Autonomia Erkidego osora, eta hala ere, nabaria da, geroz eta jende gehiagok ordainpeko telebista nahiago duela, behar bada, aurretik aipatutako operadoreek eta “online” plataformek eskaintza erakargarriagoak egiten dituztelako.
Baina kontsumoaren aldaerak ez du beti dohaineko eskaintzen kontra egiten. Izan ere, alderantzizkoa gertatu da idatzitako prentsaren kasuan. Gaur egun idatzizko prentsa gehiena Internet bidez eskaintzen da, dohainezkoa da. Egin dira saioak Internet bidezko kontsumoa nola edo hala monetizatzeko, baina gehienak, guztiak ez esateagatik kale egin dute. Prentsa idatzia garai baten ordainpekoa izan zen, gaur egunean prentsa kontsumo gehiena dohakoa da, beraz, eboluzioa bestelakoa izan da.
Merkatu eta Lehiakortasunaren Nazio Batzordeak argitaratutako datuak kontuan izanda, esan dezakegu, azken urteetako abantaila digitalek onurak ekarri dituztela arlo gehienetan, halere, batzuentzat mesedegarri direnak beste batzuen kaltetan izan daitezke, hain zuzen ere Lurreko Telebista Digitalaren kasuan edo prentsa idatzian gertatu den bezala.