EITBk online webserie berritzaile hau estreinatuko du datorren abenduaren 6an.

Gutuberrak webseriea ETBko webgunean ikusi ahal izango da: https://www.eitb.eus/gutuberrak/. Nomofobikak webseriea sortu zuen ekipoak egindakoa da, EITBrekin eta Erronka Berriak ekoiztetxearekin batera.

Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatzen du Gutuberrakek, eta, behar duen dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie.

Gaur egun ditugun narrazio-elementu guztiak erabiliz, Instagram, Facebook edo Twitter-en ere jarraitu ahal izango ditugu gure pertsonaien gorabeherak. Era berean, WhatsApp edo Skype bezalako eguneroko tresnak, pertsonaiak elkarrekintzan aritzeko modu naturala izango dira, eta pantailatik harago gertatzen zaien guztia jarraitu ahal izango dugu. Narratzeko modu berri honekin ikusleak fikzioan gertatzen dena askoz ere errealago eta hurbilago sentituko du.