Google, SEO eta Domeinuak funtsezko 3 alderdi dira denboran zehar mantendu nahi dugun web orrialde baten garapena ondo hasteko.

Google, SEO eta Domeinuak. Google-k 20 urte ospatzen ditu

Google,SEO eta Domeinuak, 2017/2018 ikastaroan argitaratuko dugun 211 faktoreko multzo baten lehenengo atala da.

Modu honetan zuekin partekatu eta ospatu nahi dugu, interneteko bilatzaile famatuenaren 20. urteurrena: Google.

20. urteurrena Google.com

2017ko irailaren 15ean, Google.com domeinuaren 20. urteurrena izan da, interneteko bilatzaile ezagunenaren urtemuga.

Google 1995an jaio zen, interneteko bilaketak hobetzea helburutzat zuten Standford Unibertsitateko bi ikasleren doktoretza tesiaren ondorioz, Larry Page eta Sergey Brin.

1997ko irailaren 15a : google.com-en erregistroa.

1997ko irailaren 15an , Page eta Brin-ek, “Google.com” domeinua erregistratu zuten eta 1998ko irailaren 4an “Google Inc.” enpresa sortu zuten 100.000 dolarreko inbertsioarekin.

1998ko irailaren 27an Google Inc. enpresak bere bilatzailea estreinatu zuen interneten google.com domeinuarekin.

80 CPU zituen rack batekin eta HP markako bi routerrekin hasi zuen bere jarduera Google-k. Arin gainditu zuen garai hartako bilatzaile nagusia, AltaVista.

Gaur egun Google interneteko bilatzaile bat baino askoz gehiago da.

 Google.com: Amaiera?

Google domeinuaren erregistro informazioaren (whois.eus) arabera, azken eguneratzea 2011n burutu zen, 2020ko irailaren 14a izanik bere iraungitze data.

Lasai!! Domeinu baten gehienezko kontratazio epea 10 urtekoa da. Domeinuaren titulartasunarekin jarraitzeko, erregistroa berritu behar baita orduan.

Beste 20. urteurrenak

Bilbao Guggenheim Museoa.

Harry Potter-en liburu lehenengoa: “Harry Potter eta sorgin-harria”.

Google, SEO eta Domeinuak. 211 faktoreak

Web orrialde baten izena aukeratzeko orduan kontuan izan behar ditugun 10 faktorerekin hasiko gara.

Baina lehenik, zuekin xehetasun pare bat eta bitxikeri bat partekatu nahi dugu, Google-k 20 urte betetzen ditu eta!

SEO

  • NORK ESAN ZUEN “SEO”? EUSKARAZKO EDUKIAK NAHI DITUGU, GOAZEN!

https://www.sarean.eus/nork-esan-zuen-seo-euskarazko-edukiak-nahi-ditugu-goazen/

Domeinuak

  • .EUS DOMEINUAK. ZEIN HIZKUNTZATAN IDATZIKO DUT

https://www.sarean.eus/eus-domeinuak-zein-hizkuntzatan-idatziko-dut/

Google, SEO eta Domeinuak. Bilaketen emaitzetan esku hartzen duten 211 faktoreak

Google, SEO eta Domeinuak. 01/211 Faktorea: Web izenaren antzinatasuna

– Domeinu berrien kontratazioa: optimoa: 5-10 urte.

– Existitzen diren domeinuak: 10 urteko antzinatasuna duten domeinuak gailentzen dira.

Marka baten jarduera profesionalean fidatzen garen moduan, Google-k, domeinu baten antzinatasuna, eskaintzen dugun produktu edo zerbitzuaren kalitatezko faktore garrantzitsu bat bezala hartzen du.

Gazteleraz >>> https://labur.eus/Web-izenaren-antzinatasuna

Google, SEO eta Domeinuak. 02/211 Faktorea: Gako-hitzak web-aren izenean

Duda gabe zure sektore edo zure produktu/zerbitzua web-aren izenean sartzea gomendatzen dizugu. Garrantzi handiko faktorea izango da.

EMD izendatzen da: “Exact Match Domain”.

Batez ere gomendatzen dugu TLD-n: .com eta .net . ccTLD-n: .eu eta .es

Adibidez: clinicadentalbilbao.com, turismoenespaña.eu, …

 Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-Gako-hitzak-web-aren-izenean

Google, SEO eta Domeinuak. 03/211. Faktorea: Izenean, lehenengo gako-hitz nagusia

Lehentasuna

Web orrialdearen leku zehatzetan, hitz-gakoen (keywords) kokapenaren garrantzi maila.

Web orrialdearen leku zehatzetan edo url batean, gako-hitzen (keywords) kokapenaren garrantzi maila.

  1. URL.
  2. Orrialdearen izenburua.
  3. Goiburuak. Etiketak H1 (normalean orrialdearen izenburua. 3-5 H2 eta zenbait H3, H4, H5 eta H6, orrialdearen luzapenaren arabera.
  4. Orrialdearen “Meta deskribapena”.
  5. Beltzezko hitzak eta neurri txikiagoan hizki etzanak.
  6. Testu alternatiboak.
  7. Produktu edo zerbitzuen funtzionaltasun zerrenda edo ezaugarriak ezberdinak…
  8. Beste orrialde batzuetara estekak.
  9. Footer.

 Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-Izenean-lehenengo-gako-hitz-nagusia

Google, SEO eta Domeinuak. 04/211 Faktorea: Domeinuen kontratazioa

Zure domeinua gutxienez 3 urteko aldirako kontratatu.

Google-k fidagarritasun faktore garrantzitsu bezala baloratzen du gure domeinuak urte bat baino gehiagorako kontratatzea. Gainbegiratu zure kontratazio baldintzak datu hau egiaztatzeko.

Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-Domeinuen-kontratazioa

Google, SEO eta Domeinuak. 05/211 Faktorea: Baita Azpidomeinuetan

Ez erabili azpidomeinu gehiegi, zure web orrialdearen arkitekturan integratu eta planifikatu modu egoki batean.

Txertatu gako-hitzak azpidomeinuetan ere, eta zure edukien arkitektura azpidomeinuekin planifikatu. Kontutan izan behar da, normalean azpidomeinua, gutxi gora-behera domeinu nagusiaren garratziaren %70/80-az jabetzen dela.

Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-Baita-Azpidomeinuetan

Google, SEO eta Domeinuak. 06/211 Faktorea: Domeinuaren historia

Zure domeinuaren historia berrikusi dezakezu “Whois.eus”-en .

Eskuragarri izango duzu zure Chrome nabigatzailearen luzapen bezala.

Zure domeinuaren historia zaindu. Google-k kontuan hartzen du zure web orrialdearen egoera: jasotako zigorrak, zure web orrialdeari ostatua eman dion zerbidore eta beste baldintza ezberdin batzuk ostatuarekin zerikusia dutenak.

Gazteleraz >>> https://labur.eus/Erderaz-Domeinuaren-historia

Google, SEO eta Domeinuak. 07/211 Faktorea: EMD. Exact Match Domain

Gure posizionamendua sustatuko duen gako-hitz nagusia barneratzen duen domeinua.

Google-k oraindik asko baloratuko du zure web orrialdearen izenean zure gako-hitz nagusia barneratzea, bai sektore, produktu edo zerbitzua izanik, edo baita ere zure hiriaren izena, zure enpresaren bezeroak nagusiki hiri horretakoak badira.

Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-EMD-Exact-Match-Domain

Google, SEO eta Domeinuak. 08/211 Faktorea: WHOIS publikoa edo pribatua

WHOIS publikoa edo pribatua?

Zure domeinuaren titulartasuna modu pribatuan urte bete baino gehiago ez mantentzea gomendatzen dizugu.

Google ez da sekretuen laguna, bere logikaren arabera, ez zaio ondo iruditzen domeinuaren titulartasuna modu pribatuan mantentzea. Beharbada lehenengo momentuetan interesgarria izan daiteke domeinuaren titulartasuna modu pribatuan izatea, baina gogoratu egoera hau urte bete baino gehiago ez luzatzea.

 Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-WHOIS-publikoa-edo-pribatua

Google, SEO eta Domeinuak. 09/211 Faktorea: Zigortutako WHOIS-a

Domeinu bat erostean, bere WHOIS-en historia eskatu, zigorra jaso duten jabeen domeinuak eskuratzea sahiesteko.

Kontuz ibili erabilitako domeinuak erostean.

Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-Zigortutako-WHOIS-a

Google, SEO eta Domeinuak.10/211 Faktorea: Zure jarduteko eremuen luzapenak

Zure bezeroak herrialde zehatz batetan bizi baldin badira, “ccTLD” motako domeinu luzapena erabili. Eremu geografiko zehatzak identifikatzen dituztenak dira: .es, .eu, .fr, .pt

Gazteleraz>>> https://labur.eus/Erderaz-Zure-jarduteko-eremuen-luzapenak

Milesker Xabier Garabiota-ri, bere kolaboratzaileagaitik.

Erlazionatutako artikuluak:

https://www.sarean.eus/nork-esan-zuen-seo-euskarazko-edukiak-nahi-ditugu-goazen/

https://www.sarean.eus/eus-domeinuak-zein-hizkuntzatan-idatziko-dut/

https://www.sarean.eus/seo-euskaraz-eus-domeinuetarako-weba-bilaketa-optimizazioa-aurreko-kontzeptuak/

Hurrengo artikulua:

Google, SEO eta Web Orriak. Bilaketen emaitzetan esku hartzen duten 211 faktoreak.

#digitalgara

#geroarte