Zerk arduratzen gaitu?

  • Eduki-bikoizketak sortutako gorabehera / mehatxua? .eus domeinua versus .xxx/eu.

xxx = TLD (gTLD / ccTLD) = “Top Level Domain” = “Goi mailako domeinua”: .es, .com eta abar.

  • Behar bezala egin al ditut hizkuntz esleipena eta html etiketatzea?
  • Anchor text eta etiketa kanoniko (“Canonical”) egokiak erabili al ditut?

#ezagutza >> https://labur.eus/TLD-Domeinuak.

.eus domeinuak. 2016-2020 Plan Estrategikoa

  • PuntuEUS Fundazioak 2016-2020 Plan Estrategikoa landu du komunitatearen parte-hartzearekin. Plan Estrategiko honetan datozen urtetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri dira, .EUS domeinuaren eta Fundazioaren erronkak finkatuz.
  • 2020 Plan Estrategikoan honako xedeadefinitu du PuntuEUS Fundazioak:
  • .EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea
  • Xede honen garapenaren bidez PuntuEUS Fundazioaren ikuspegiabetetzea dugu helburu, honakoa:
  • Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izatea.

.eus domeinuaren egoera

Domeinuaren neurketa kualitatibo eta kuantitatiboa: banaketa lurraldeka, erakunde motaren arabera, eta domeinuaren barneratze-maila.

Puntu .eus Behatokia

2016-ko grafikoak.

Metodologia.

Hizkuntza nagusien banaketa (2016)

.EUS domeinua erabiltzen duten webguneen artean lau hizkuntza dira nagusi: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Hauen arteko banaketa ondoko grafikan ikus daiteke, eta bertan nabarmentzen denez, .EUS erabiltzen duten webguneen artean euskararen (%90) eta gaztelaniaren (%83) erabilera da nagusi. Ondoren kokatuko litzateke ingelesa (%47), eta oso presentzia txikiarekin frantsesa (%12) eta beste hizkuntza batzuk (%11).

.EUS duten webgune gehienak eleanitzak dira, hizkuntza konbinazio nagusiak Euskara-Gaztelania-Ingelesa (webguneen %29) eta Euskara-Gaztelania (webguneen %28) izanik. Euskara hutsez dauden .EUS webguneen kopurua %9a baino ez da.

TLD (goi mailako domeinua) nagusien banaketa (2016)

Euskal Herriko Interneteko merkatu osoari begiratuta, .COM eta .ES dira TLD nagusiak, merkatuaren %75 hartuz bien artean.

Gainerako TLDek merkatu kuota txikia hartzen dute. Euskal Herrian erregistratutako domeinu-izenen artean .EUS %3 baino ez dira oraingoz.

Domeinuaren banaketa tipologikoa (2016)

.EUS domeinua erregistratzen duten erakundeen tipologiak erakusten du domeinuaren balioa orokorra eta anitza dela.

TLD nagusietan euskararen presentzia (2016)

Interneteko TLD nagusietan [1] euskarazko edukia duten domeinu-izenen ehunekoa aztertzeko garaian, nabarmen gelditzen da .EUS domeinua dela euskara gehien erabiltzen duen TLDa. Euskararen presentzia nabarmena da .EUS domeinuetan.

PuntuEUS Fundazioa. TLD euskararen presentzia. 2016

 

TLD Domeinuak buruzko [EN]:

  • gTLD Domeinuak
  • ccTLD Domeinuak

#ezagutza >> https://labur.eus/TLD-Domeinuak.

Tokiko ohiturak eta usadioak (hasteko, argi izan dagoeneko badakiguna):

Alderdi soziokultural bat agerian jartzea eta ikusaraztea helburu duen domeinu berri baten abialdiari ekingo badiogu, domeinu hori erabat indartu behar dugu, eta ez ditugu erabiltzaileak nahastu behar, are gutxiago bilatzaileak. Zalantzarik gabe, ez zaigu komeni. Eta, egiaz, ez dakigu zein izango den bilaketen jokabidea hemendik 5 urtera; beraz, gomendio orokorra oso argia eta zuzenekoa da:

Tokiko irismena eta bokazio soziokulturala dituen edo erabiltzaile-komunitate baten interes partekatuekin identifikatzen den domeinu baten garapena bultzatu nahi baduzu:

Atera dituzun ondorioei lotutako domeinua erabili, honetan pentsatu ostean:

Adibidez, geure komunitatea honako hauekin dago ohituta:

  • .es, Espainiako eta espainieraz (Espainia) idatzitako edukiei lotuta dagoen domeinu gisa ezagutzen da, argi eta garbi.
  • .org, irabazi asmorik gabeko erakundeak, etab.
  • .net, teknologia alorrari lotutako erakundeak.
  • .com, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen dituen domeinu gisa ezagutzen da, argi eta garbi.

OHARRA: interes gehigarria: .com domeinua 6 TLD garrantzitsuenen artean dago; izan ere, zaharrenetakoa da eta agerpen handia du Interneten. Emandako TLD domeinu bat (.es, .eus, .net, etab.) erregistratzean, alderdi hori beti kontuan izatea gomendatzen dugu. Gure domeinu nagusia kokatzea lortzen badugu, garrantzitsua da .com TLDan edukitzea.

Informazio gehiago (EN): https://labur.eus/TLD-Domeinuak.

Ondorioa: erabiltzaileek ez dute zertan jakin domeinuen TLDak nagusiki KOKALEKUARI (.eus, .es…) edo SEKTOREARI (.com, .net) lotutako arrazoiekin bat datozela. Ez ditugu alderdi teknikoekin kezkarazi behar, bila ditzagun irtenbideak.

Kokalekuari lotutako TLD bat erabiltzen baduzu >> Hizkuntza nagusi gisa erabiltzaileek espero dutena erabili, ez itzazu nahastu.

Adibidez:

.eus: zure erabiltzaileek euskarazko edukiak aurkitzea espero dute horra sartzean.

.es: zure erabiltzaileek espainierazko (Espainia) edukiak aurkitzea espero dute horra sartzean.

Sektoreari lotutako TLD bat erabiltzen baduzu (.com, .net) >> Zeure hizkuntza erabili webguneko «ahots» modura, edo, bestela, zure bisitarien hizkuntza nagusia. Zure tokiko estrategiak markatuko du erabaki hori.

Ondorio praktikoa: erabil dezagun .eus euskarazko edukientzat soilik, indartu dezagun haren bokazioa honako hau kontuan izanik:

Aintzat hartu behar ditugu gure komunitatearen egoera soziokulturalak; horregatik, sarritan gure edukia espainieraz (Espainia) ere eman beharko dugu.

Itzultzaile automatikoak: badakigu webgune bat gure hizkuntzara itzulita ikusteko hainbat modu ditugula: ingelesezko edukia duen webgune batera jotzen dugu, eta itzulpen automatikoko sistema martxan jartzen dugu (nabigatzaileko gehigarriak, etab.), edota testua hartu eta Google Traslator-era eramaten dugu. Testua ulertu eta aurrera egiten dugu, bikain.

Hori erabilgarria da mundu mailan aintzat hartzen diren hizkuntzekin, baina ez dago hain garatuta komunitate «txiki» batekoak diren beste hizkuntza batzuen kasuan. Horrexegatik, euskarari dagokionez, ez dugu itzulpena «automatismoen» esku utzi behar, zorte hutsa izango litzateke-eta behar bezalako mailan funtzionatzea.

Aurreko guztiagatik, gomendioa argia da:

 .EUS Domeinuak

 

Domeinu bakarra erabiliko baduzu, hausnartu, eta zure hizkuntza nagusia aukeratu.

Ahal duzun modurik onenean erabaki zer egin bigarren hizkuntzarekin; aukera batzuk:

1/ Sormenarekin: fitxategiak deskargatzeko aukera erabili bigarren hizkuntzako edukia azaltzeko. Emaiozu behar bezalako balioa: goratu ezazu deskarga, erabiltzailea ematen duzun zerbitzu-balio gehigarriaz jabetu dadin. Halaber, deskarga horretako edukia bi hizkuntzetan eman dezazun gomendatzen dizut. Mezu polita idatzi zure “anchor text” edo lotura-testuan: «Lasaiago irakurtzeko, deskarga ezazu fitxategia. Testua euskaraz eta espainieraz (Espainia) aurkituko duzu».

2/ Bigarren domeinu batekin; hala, zure bigarren hizkuntzako edukiak domeinu horretako hizkuntza nagusian aurkeztuko dituzu. Adibidez: .eus domeinuko edukiaren gaztelaniazko bertsioa .es batean egongo litzateke. Lotu bi domeinuen esteka bakoitza hizkuntza-aldaketa adierazten duten lotura-testu (anchor text) argiak erabiliz: «Irakurri XXXX artikulua euskaraz», «Irakurri XXXX artikulua espainieraz (Espainia)».

E-commerce.eus

3/ Aurreko biak erabiliz: online denda bat baduzu, produktuak edo zerbitzuak saldu nahi dituzu; beraz, euskararen Interneteko garapena bultzatzeaz gain, zure negozioaren iraunkortasunerako behar diren emaitzak lortzera bideratu behar duzu nagusiki zure helburua. Hemen, beraz, erabiltzaileak agintzen du, argi eta garbi. 

Zure negozio-estrategiak emango dizu erantzun egokia; orokorrean bi egoera izaten dira:

  • Zer egingo dut, salmentari lehentasuna eman eta online dendara (.com) bideratu nire ahaleginak, eta .eus domeinuan euskarazko bezeroen intereseko edukiak jarri?
  • Argi daukat nire bezeroen gehiengoak euskara erabiltzen duela. Garatu zure denda .com domeinuan eta EU (euskara) hizkuntza erabiltzen duzula jakinarazi teknikoki. Bilatzaileentzat denda bat izango zara, eta jakinarazitako hizkuntza soilik hartuko dute aintzat, euskarazko erabiltzaileentzat hobeto kokatzeko.

Zure dendara sartzen diren eta euskara erabiltzen ez duten bezeroei dagokienez: EU (euskara) hizkuntzarekin lotzeko ekintza teknikoak nabigatzaileei erraztu egiten die «Orrialde hau itzuli nahi duzu?» proposamena egitea; horrela, erabiltzaile horien ohiko erabilgarritasun-estandarra mantenduko dugu.

Bikoiztutako edukiak

Badakigu bilatzaileei «ez zaiela batere gustatzen» bikoiztutako informazioa. Bilatzaileak makinak dira, eta, ez badute argi ikusten, hurrengo aukerara pasatuko dira, zalantzarik egin gabe. Beraz, kontuz ibili, eta ez erabili eduki nahaspilatsuak alderdi erabat teknikoak saihesteko. Makinei beren lana erraztu behar diegu. Beraz, soiltasunak agintzen du hemen.

.eus Edukiak. Anchor Text

Gaiak beste hizkuntza batzuetan lantzen dituzten domeinuetarako loturak sortu behar ditugu: .es, .en, bai eta .eu ere, ingelesezko edukiak nola ezarri zalantzan bagaude.

Zaindu ditzagun anchor text-ak. Erabiltzailea .es domeinuan dagoen espainierazko edukira eramateko esteka bat sortzen badugu, irteera-estekari buruzko informazioa ematen duen anchor text edo lotura-testuan adierazi behar dugu. Oso argi adierazi behar dugu, eta bai erabiltzaileak bai bilatzaileak izan beharko ditugu kontuan; zalantzarik gabe, azkarrak izan beharko dugu. Pentsa dezagun!

Anchor text baten adibidea: 

.eus domeinuan hau adieraziko dugu:

«Ikus web-helbideak laburtzeko tresna berria: Labur.eusartikulua espainierara (Espainia) itzulita»,

eta aipatutako artikuluari dagokion atalera (.es) bideratuko dugu erabiltzailea.

.eus Edukiak. Zaindu dezagun erreferentzia kanonikoa.

Ez dezagun erabili TLDen artean zubiak egiteko soilik. Etiketa kanonikoa «beste gauza batzuetarako» erabili behar dugu, eta hori, jaun-andreok, eskarmentuak eta ikasketak irakasten du, gure eduki-estrategiaren «zertarako» galderari erantzuten baitio beti.

#Learning #Knowledge

.eus Edukiak. 301.

Era berean, kontuz birbideratzeekin: 301ek ere beren funtzio zehatza dute. Badakigu, eta ikusi dugu, bilatzaileei ez zaizkiela batere gustatzen aukeratzen dituzunean beren index-ean adierazitakoa ez den url batera birbideratzen zaituzten estekak. Bilatzailearen maximaren aurkakoa da: «erabiltzailearen itxaropena bete behar da beti»; beraz, ez, ez zaio gustatzen pantailan url bat (301ekin) erakutsi eta azken url-a beste bat denean. Hala, makinak direnez, zuzenekoena egiten dute: sasi No Follow bat, zeinak birbideratzea aplikatu zaion (301) URL (web-helbidea) bat ez erakustea eragiten baitu.

.eus Edukiak. Hitz teknikoak.

Azkenik, bereziki eta nagusiki pentsamendu eta garapen teknikorako:

ez izan termino anglofonoak erabiltzeko beldurrik. Terminoak hainbat gai mundu mailan identifikatzeko daude hor, alor batzuetan beste batzuetan baino gehiago, baina, azken finean, beti daude komunitate jakin batzuetara bideratuta. Pentsa: taxonomiak latinetik datoz, eta Internet sortu baino askoz ere lehenagotik daude gure artean. Bestela, nola sailkatuko genituen loreak eta intsektuak zientziaren munduko izaki bakar eta berezi gisa?

Hortaz, URL, SEO, SEM, Crawl, Engine eta antzeko terminoak erabiltzeagatik kritikatzen bazaituzte, haserreak baretu, primeran egiten ari zarete-eta. Horrela hitz egitea dagokigu.

Berrikus dezagun alor honetan euskaraz egindakoa, errespeta ditzagun duela asko bide horri ekin ziotenak, har dezagun haien lekukoa, azter dezagun eta ikus dezagun nola jarraitu, lortzen dugunetik abiatuta.

Eta horri buruzkoa da gure gaia: SEOa ordena da, ikusiko ditugun erabilerak estandarizatzeko ordena; agian, geure seme-alabek ikusiko dituztenak ere bai, nork daki.

Baina honako hau ondo dakigu: geu gara etorkizun hori marraztu behar dugunak eta marraztu dezakegunak; beraz, EMAN!

Internet Euskal Herrian

Lehen mailako domeinu nagusiek Euskal Herrian erregistratutako domeinu-izen kopurua eta merkatuaren banaketa.

PuntuEUS Fundazioa * BEHATOKIA

#GeroArte

Hurrengo post-a:

SEO III. Tokiko SEO. Pentsa dezagun etorkizunean, sendotu dezagun tokiko SEO euskaraz.

Aurreko post-ak:

SEO I. SEO euskaraz eus domeinuetarako weba bilaketa optimizazioa. Aurreko kontzeptuak.

SEO II. Nork esan zuen “SEO”? Euskarazko edukiak nahi ditugu, goazen!