Bizitza modernoaren “gaitz” handienetako bihurtu zaigu bateriaren beharra. Mugikorra %10ean ikusten dugunean, izerdi hotza sartzen zaigu gorputzean. Dardarak, kezkak… ia ia megarik gabe geratzen zarenean bezalaxe. Eta kasu honetan ez dago WIFI punturik gu asetzeko. Esku artean dugun gailu horri probetxua atera behar diogu, ez dira merkeak, eta egunero erabiltzen ditugu. Beraz osasuntsu mantendu behr ditugu.

Horregatik gaurkoan beldur horri aurre egiteko gomendio batzuk plazaratu nahi ditut. Egia da bateriek ez dutela irauten guk nahi beste, baina pista hauen bitartez, esku artean dugun gailu horri probetxu gehiago aterako diogu.

Bateriak kalibratzeko gida txiki bat eta batera xurgatzen duten aplikazioen zerrendak dituzu entzungai. Gazteako dida! saioko pasartea da hauxe, eta jatorrizko audioa hemen entzun dezakezu.