Pasa den urtean Google-k Android sistema eragilea ahalik eta erabiltzaile gehienetara heltzea zuela helburu esan zuen. Horretarako gama baxuko mugikorretan modu arin eta eraginkor batean funtzionatuko duen Android-a behar zuen, 1GB bat edo gutxiagoko memoria duten mugikorretan funtzionatuko zuena. Beste era batera esanda, 100 €-tik beherako mugikorrei arintasuna eman nahi zien eta horretarako Android Go sistema eragilea atera du.

Android Go denok ezagutzen dugun Android sistema eragilearen edizio berezia da, sistema honek zenbait moldaketa ditu eta ez ditu Android normalak dituen bezain beste ezaugarri, baina funtzionalitate basikoak modu eraginkorrean baliatzen ditu.

Hau guztia lortzeko hiru ezaugarri nagusi ditu:

  • Sistema eragilearen errendimendu eta edukiera memoria optimizatu.
  • Google-ek diseinatutako aplikazio arinagoak.
  • Android-erako eskuragarri dauden aplikazio guztiak instalatzeko aukera eskaini, baina errendimendua optimizatzeko diseinatuta daudenei lehentasuna eman.

Horrela mugikorraren errendimendu orokorra %15 eta %30 artean hobetzen dute eta mugikor merkeenetara heltzeko aukera ematen dute.

Hauek dira errendimendu optimizazioa duten Google-en zenbait aplikazio:

 

Gmail Go

Ia Google-eko Gmail aplikazio originalaren oso antzekoa da, baina datu gutxiago kontsumitzen ditu eta edukiera memoria eta batería izugarri aurrezten ditu.

 

Youtube Go

Youtube aplikazioaren bertsio honekin datuen kontsumoa aurrezteaz gain Wi-Fi bidez bideoak deskargatzeko aukera ematen du gero konexiorik gabe ikusteko aukera eskainiz.

 

Google Go

Bertsio originala bezala bilaketak errazteko aplikazioa da eta hori guztia 5 MB-ko tamainarekin lortzen du.

 

Maps Go

Mapen bertsio hau aplikazio natiboen eta web orrien teknologia nahastuz egin dute, horrela web aplikazio honekin Google Maps-ean ditugun funztionalitate ia guztiak izango ditugu, baina mugikorraren hardware-aren optimizazio handiarekin.

Android Go sistema eragilearekin etorriko diren mugikorrak badaude, esate baterako, 100 €-tik beherako Nokia 1 mugikorrak Android Go erabiliko du.

Agian modu honetan Nokia etxeak orain dela urte batzuk izan zuen arrakasta berreskuratu ahalko du. Ikusiko dugu nola eboluzionatzen duen gama baxuko mugikorren sistema eragile honek, baina mugikor eranginkorrak erosteko aukera eta prezio gehiago badaude, denontzat hobe.